Errenteriako Udalak SOS Arrazakeriak proposaturiko Ceutari buruzko Adierazpen Instituzionala onartu du

Argitaratua 2014(e)ko Martxoaren 25, 11:39

Iturria: SOS Racismo Gipuzkoa

Ley%20extranjeria
eneko

Donostia. 24.03.2014

Errenteriako Udalak SOS Arrazakeriak aurkezturiko proposamenari jarraikiz Adierazpen Instituzionala onartu du Ceutako heriotzak eta mugen kudeaketaren inguruan.

Proposamena Gipuzkoako 23 Udaletara aurkeztu du Gipuzkoako SOS Arrazakeriak

Errenterian Martxoaren 21ean onartu dute Bildu, PSE, EAJ Eta Ezker Anitzak PPren aurkako botoarekin.

Ekimen berbera aurkeztu du SOS Arrazakeriak 23 Udaletan: Donostia, Errenteria, Andoain, Hernani, Tolosa, Oñati, Antzuola, Ordizia, Oiartzun, Urretxu, Usurbil, Zarautz, Pasaia, Bergara, Arrasate, Eibar, Irun, Azpeitia, Azkoitia, Billabona, Elgoibar, Zumarraga eta Beasain.

Proposamenaren helburua da mugen kudeaketa desberdin bati buruzko hausnarketaren beharra azpimarratzea. Gipuzkoako SOS Arrazakeriak hausnarketa hori, hurbileneko maila politikoan ere bultzatu nahi du, udal mailan alegia.

Errenterian onartutako SOS Arrazakeriaren proposamena

Joan den otsailaren 6an, Ceutara iritsi nahian gutxienez 15 lagun hil izanak eta Guardia Zibilak haien aurka erabilitako indarkeriak iritzi publikoa asaldatu du.

Nazioarteko zuzenbide humanitarioak agintzen duen bizitzaren babesaren gainetik mugen kontrola lehenestea ez dator bat gure legeriarekin ez eta gure balio moralekin.

Nola ahaztu, halaber, kanporatuak izan diren edo ihesera jo duten pertsona horien herrialdeetako egoera ekonomiko eta sozialean Europako Batasunak duen erantzukizuna.

Gertaera hauek berriro nabarmen erakutsi dute ze ondorio dakartzan Europako Batasunaren migrazio politika mugen blindatze tematian oinarritzeak: Mediterranioa eta EBeko hego muga hobi komun bihurtu dira.

Ceutako eskuhartzeak gizarte zibilaren eta politikarien gaitzespena eragin du, eta poliziaren jokaeraren kritikaz gain ikerketa independentea eta erantzukizun politikoak ere eskatu dira.

Gertatutako guztiari Espainiako barne ministroak argibide sinesgaitzekin erantzun dio, Guardia Zibilaren jokaera babestu du eta uko egin dio Guardia Zibileko zuzendaria kargugabetzeari, zeinaren dimisioa aho batez eskatu den.

Horretaz gain, Espainiako gobernuak iragarri du legeetan aldaketak egiteko asmoa duela, etorkizunean poliziaren jokaera horiek babesteko. Jarrera hau bereziki larria iruditzen zaigu, gertatutakoa onartzeaz gain espainiar eta europar legeriak egun babesten dituen eskubideen murrizketa ekarriko duelako.

Honengatik guztiagatik, udal honek:

1- Ceutara iritsi nahian otsailaren 6an hildako pertsonen heriotza deitoratzen du, eta bere dolumina eskaintzen die haien senide eta lagunei.

2- Estatuko Segurtasun Indarren jokaera gaitzesten du, bizitza arriskuan zuten pertsonak lagundu ordez, haien kontra jotzeagatik.

3- Gertaerak ikertzeko batzorde independente bat sortzea eskatzen du, eta erantzukizun politikoak bere gain hartu behar dituenak har ditzala, baita Guardia Zibileko zuzendari orokorraren dimisioa ere.

4- Espainiako gobernuari eskatzen dio ez dezala lege aldaketarik egin espainiar estatuko lurraldeetara iritsi nahi duen jendeari egun onartzen zaizkion eskubideak mugatzeko. Bereziki deigarria da espainiar gobernuak aurreratutako asmoetan, aterpe bila dabiltzan pertsonei nazioarteko babesa eragotziko lukeela.

5.- EBri eskatzen dio pertsona hauen asmoei, errepresioa eta kontrolean oinarrituko ez diren behin betiko konponbideak jartzeko konpromezua har dezala.

Errenteria, 2014ko martxoak 21

        Bizilagunak21

  Trabajadoras

Zurrumurru Ez Logotipo Fondotransparente 08 1

Valla

Fotografía Amnistía Internacional

Banner Docu Sos Eusk

Colabora

Colabora económicamente con SOS Racismo de la forma que tú prefieras:

Socios Eu

Mugak aldizkaria

01recortada

2012 Urteko Txostena

Inf An Sos12 Web