Argitaratua 2014(e)ko Maiatzaren 16, 09:00
Iturria: Migreurop

Lau erabaki presazko eta egingarri
Ekainean egitekoa den EBeko Estatuburu eta Gobernuburuen Goi Bilerari proposamena
Agiriarekin bat egiteko
English
Français
Ceutan eta Melillan gertatzen ari dena, eta hedaduraz Europako Batasuneko hego mugan, tragedia hutsa da, eta hala denez, lehenbaitlehen ekin behar zaio erabakiak hartzeari, nazio, europar eta nazioarte mailako legeriarekin bat, giza eskubideak errespetatuz eta itzulerarik-ez printzipioa babestearekin batera. Hesi labanadunak jartzea, istiluen kontrako materiala erabiltzea eta legez kanpoko itzulerak, ezer konpondu ez eta Europara iritsi nahi duten pertsonen bizitza arriskuan jartzen eta babesgabetasun egoera larriak sortzen ari dira.
Egoera hau konpon daiteke eta konpondu behar da, azkar, jada eskura diren mekanismoak erabiliz.
Oinarrizkoa da begirada pertsonengan jartzea, Marokon larrialdi humanitarioan diren horiengan, eta ziurtatu haien eskubideak errespetatuko direla eta babes egokia izango dutela. Horretarako, espainiar gobernuari eta Europako Batasunari eskatzen diegu haien parte hartzea ondorengo neurriak indarrean jartzeko.
1. Marokon oraintsu abiarazitako prozesuaren baitan erregularizazioa erraztu, ezarritako irizpideak zabalduz eta pertsona horiek bizi duten egoerara egokituz. Halaber, ziurtatu egin behar da bildutako informazioa ez dela erabiliko 1992ko akordioa eta Europako Batasunarekin berronartze akordioa (onartzeke) ezartzeko.
2. EBren aldetik irizpideak zabaltzen lagundu eta modu malguan interpretatu familien bateratzeari buruzko araudia, pertsona horiei aukera emanez Batasuneko herrialdeetara bertaratzeko, lur horietan senideak izanez gero, jatorriko herrialdeetara itzuli behar izan gabe.
3. Pertsona errefuxiatu eta asilo eskatzaileei babes egokia ziurtatu, eta aukera eman, modu bateratu eta ziurrean, pertsona errefuxiatu eta nazioarteko babesaren beharrean direnei EBko herrialdeetara iristeko, indarrean jarriz birkokatze programa bateratua eta eskura jarriz nazioarteko prozedura bide diplomatikoetan eta europar mugetan.
4. Fluxu hauek eragiten dituzten afrikar herrialdeekiko bisatu politikak berraztertu, gaur egungo sarrera murriztaileen ordez irekiagoak bultzatuta.
Neurri hauek, indarrean den legediarekin bat, irizpide arrazoizkoagoak ekarriko lizkioke arazo konponezinak sortzen ari den politika bati, nola giza hala instituzionalak, Europako Batasuneko muga-herrialdeetan. Halaber, migrazio ibilbidea sufrikario hutsa bihurtu zaien pertsona gehienen egoera bidera lezakete. EBren erantzun bateratua behar da, eta ez soilik Estatu kide bakoitzarena.
Erakunde sinatzaileok, denak ere MIGREUROP sare euro-afrikarreko kideak (www.migreurop.org), migrazio eta asilo politiken erabateko aldaketa eskatzen dugu. Badakigu aldaketa horiek ez direla epe laburrean egingo, eta gorabehera handirik ezean, politika horiek ehunka heriotza eragin eta azken hileotako irudiak eskainiko dizkigutela. Horregatik denagatik, eta Hego Mugak bizi duen larrialdi humanitarioa gogoan, proposatzen dugu Entitate, Talde eta Erakundeen arteko Mahai bat sortzea, landu beharreko problematikaren ordezkari nahikoa izango dena, auziaren koska ugariei heldu eta proposamenak egiteko migrazio politiketan eskuduntzak dituzten estatu, komunitate eta nazioarteko instantziei.
Ekimen hau baliagarria izan liteke antzeko egoerak bizi dituzten beste europar mugentzat, eta erantzun bateratu eta arduratsua eman Hegoaldeko herrialdeen errealitate korapilatsuei.
Dei egiten diegu arduradun politikoengan eragin dezaketenei, bultza dezaten, oraintxe bertan, ekimen gizatiar eta bideragarri hau, Giza Eskubideak errespetatzeko ezinbesteko eskaeratik haratago; halaber, irtenbide hau babestu dezatela, erantzun zehatzak emanez sekulako sufrimendu eta bizi galera eragiten ari den drama honi, non milaka gutxi batzuk besterik ez diren pertsonak mehatxutzat jotzen ditugun. Ez dugu onartzen “dei efektua” deritzon aitzakia merkea, politikoek poliziek hedabideek behin eta berriro erabiliagatik, ez delako egia.
Ez dezagun sufrimendurik gehitu pertsona hauen bizi eta migrazio ibilbidean.
Dei egiten diegu, halaber, gizarte talde, Giza Eskubideen babesle, alderdi politiko, sindikatu, unibertsitate, gizarte zibil zabalari eta norbanakoei bat egin dezaten agiri honekin.
Migreurop sareko erakundekideak espainiar estatuan
Erabakien aurkezpena Madrilen. Ezker-eskuin SOS Arrazakeria, Andalucia Acoge, CEAR eta ELIN.
2014ko maiatzak 16
Madrilen aurkezpena. Ezker eskuin, SOS Racismo, Andalucía Acoge, CEAR eta ELIN
16 de mayo de 2014
Prentsa harremanetarako:
Carlos Arce APDHA
Telf. 647693861
Mikel Mazkiaran SOS Arrazakeria
Telf. 657793705
Mikel Araguás Andalucia Acoge
Telf. 610265512
Nuria Diaz CEAR
Telf. 692636514
Paula Domingo ELIN
Telf. 686774708