Boluntariotza SOS Arrazakeriarekin (2017/2018)

Argitaratua 2017(e)ko Irailaren 8, 09:55

34bm_900

SOS Arrazakeriak dei egiten du 2017/2018 ikasturteko boluntariotzara

SOS Arrazakeria Gipuzkoak helburu du diskriminazio eta segregazio ororen aurka borrokatzea, dela azal koloreagatik, jatorriagatik edo kultur zioengatik, berdin banakoek eragindakoa nola taldeek edo instituzioek.

Hartarako, jarduera ugari egiten dugu, honakoak besteren artean:

Informazio, salaketa eta aholkularitza bulegoei loturiko lan guztia.

Mobilizazio eta ekintza aldarrikatzaileak.

Hitzaldi, mintegi eta topaketen antolaketa.

Lagun egitea eta Mentoretza.

Inklusioa berdintasunean laguntzeko jarduerak.

Ikerketa eta dokumentazio jarduerak.

Materialak argitaratzea.

Ikerketa zientifikoa.

Gazteentzako berariazko jarduerak.

Arrazakeriaren aurkako heziketa ikastetxeetan (erakusketak, hitzaldiak, ikastetxeekin harremanak, etab.).

Dokumentazio Zerbitzua.

Komunikazioa (ikus-entzunezkoa, diseinu eta maketazioa, etab.).

Itzulpenak (euskara, ingelesa, frantsesa).

Eguneroko buletina (albisteen hautaketa eta sailkapena eta hartzaileei igorpena).

Aurreiritziak eta zurrumuruak, islamofobia, matxismoa… borrokatzeko Egitasmoak sortzea eta gauzatzea.

Ikus-entzunezko komunikazioa.

SOS Arrazakeria Federazioaren Urteko Txostena.

Dosier monografikoentzako materialen prestaketa.

- Sentsibilizazioa:- kaleko jarduerak (informazio mahaiak…) Bizilagunak, Gipuzkoa Solidarioa,
- Trintxerpeko martxa…-
- Errefuxiatuen eskubideen defentsa.
- Bazkide eta boluntario berriak bilatzea.

Boluntarioak, aukeratutako arloaren arabera, honako jarduerak ditu eskueran:

- Mobilizazio eta ekintza aldarrikatzaileen diseinua.
- Hitzaldi, mintegi eta topaketak.
- Dokumentuen azterketa eta idazketa.
- SOS Arrazakeriaren bilera, topaketa eta ebentoak.
- Arrazakeriaren aurkako Heziketa.
- Urteko Txostena.
- Komunikazio proposamenak.
- Lagun egite eta mentoretza egitasmoak, ikerketa, itzulpenak, sentsibilizazioa.

Hainbat lan talde ditugu, boluntarioek bertan lan egin ahal dezaten:

- Heziketa.
- Babesa.
- Komunikazioa (ikus-entzunezkoa, Eguneko Buletina, Sareak, Diseinua…)
- Zurrumurruak eta Diskriminazioa.
- Unibertsitatea
- ....

Zer proposatzen dugu?

Lana taldeka egiten da eta arlo bakoitzeko koordinatzailearen ardurapean:

- Ahal dela, gutxienez astean egun batez, ordutegi malguarekin eta ikasturte bateko iraupenarekin.

- Bi hilean behin, boluntarioei berariaz eskainitako formakuntza eta gogoeta saioa, 2 edo 3 ordukoa.

- Gonbidapen zuzena SOS Arrazakeriaren lanarekin zerikusia duten topaketa, jardunaldi, mobilizazio, hitzaldietan parte hartzeko.

Ez dugu soslai berezirik nahi. SOS Arrazakerian aukera dago boluntarioak adina boluntariotza mota egiteko. Eta denok dugu zer ekarri. Baina, SOS Arrazakeriaren balioekin bat egiteaz gain, arlo batzuetan lan egiteko baliagarriagoak izaten dira honako ezaugarri hauek:

  • Zuzenbidearen ezagutza, dela formakuntzagatik edo esperientziagatik.
  • Hizkuntzak: euskara, ingelesa, frantsesa, arabiera…
  • Taldean lan egiteko gaitasuna.
  • Informatika (testu-lanketa, mezularitza, internet).
  • Komunikazio tresnen ezagutza (edizioa eta grabaketa, argazkilaritza, sare sozialak, etab.).

Gogoa piztu bazaizu, jar zaitez gurekin harremanetan:
Telefonoa - 943 321811
Helbidea – Duque de Mandas 36-38, 20012 Donostia
E-posta -voluntariado@sosracismo.eu


Valla

Fotografía Amnistía Internacional

Banner Docu Sos Eusk

Colabora

Colabora económicamente con SOS Racismo de la forma que tú prefieras:

Socios Eu

Mugak aldizkaria

01recortada

2012 Urteko Txostena

Inf An Sos12 Web