Beherapen garaian likidaziorik ez!!

Argitaratua 2013(e)ko Martxoaren 13, 14:05

Mime-attachment
Flashmoba eta prentsaurrekoa

Ostegunean, martxoak 14, flashmoba egingo dugu. Donostiako Artzai ona katedraletik abiatuko gara 10:45etan eta  Koldo Mitxelena Kulturunera joango gara.  Ondoren 11:00etan KMKan prentsaurrekoa egingo dugu  datorren igandean martxoak 17 Trintxerpe-Donostia Arrazakeria eta xenofobiaren kontrako Martxa aurkezteko.

MANIFIESTUA

BIDEOA

 Saldo sineskaitzak. Inoiz ez bezalako beherapenak. Den dena prezio erdian. Etxea errekara botako dugu, zu barruan zaudela. Hemengo edo kanpokoa izan.

Definitivo Cerrado Cartel ColorModa merketuak agintzen du. Goi standigak asmaturiko murrizketak. Berri- berriena etxetik botatze kontuetan. Bizi zaren etxeak zu baino gehiago balio du. Hutsaren hurrengoa zara. Utikan, kanpora, alde, soinean daukazunarekin. Azpiko erropa euro batean. Bere buruaz beste egiteko moduko beherapenak.

Osasun sistema publikoa, doakoa eta guztiontzakoa, likidazioan jarri dute. Gaixo dagoena ere likidatu egiten dute. Eta paperik gabekoa bada, likidazioa guztizkoa da. Likidazioa negozio hasieragatik. Beherapenetan ezin dira sartu endeatutako artikuluak.

Zure lanaren balioak beherapenen modari darraio. Bere kostu-preziotik behera ordaintzen dira lanak. Bi lan baten prezioan, edo gutxiagoan ere. %50etik gorako beherapenak. Are gehiago. Zori onekoek guztiz doan izango dute ez-lan bat. Sei miloitik gora langilek daukate mauka hori. Eta Europaz kanpokoimmigrantea bazara, promozio honetan sari berezia: bidai bat Europar Batasunetik kanpora. Abantailak besterik ez.

Ez galdu aukera. Beherapenak irakaskuntzaren mundura ere iritsi dira. Gehiago, gutxiagoren truke. Ikasle gehiago irakasle gehiagoren truke. Bekak direla eta, BEZA deskontatzeaz gainera, bekak berak, oso-osorik desakontatzen dira. Irakaskuntza, botata. Mundu zoriontsua. Mutiko edo neskato izan, hemen jaioa edo han sortua. Eskaintza orokorra da.
Soldata gero eta merkeagoak, konjelatuak, deslokalizatuak, zapalduak, txikituak, denboraren tunelean ahantziak. 60ko hamarkadako prezioak.

Beherapen garaietan ordea, badira merketzen ez diren gaiak. Batzuk, igo egiten dira. Gallardonek asmaturiko justizia berriak, beste beherapenak blokeatzeko tasak ezartzen ditu. Zure onerako duzu, hiritar, gizon edo emakume. Dena kontrolpean.

Aholku batzuk beherapenetan mugitzeko
Aurreko prezioari begiratu, aldea egiaztatzeko.
Beherapenen asmatzaileei “eskertu”, ez kontsumitzaileei.
Beren giza eskubideak errepetatzen ez dituzten salgaiak itzuli.
Nongoa zaren kontuan izan gabe, era guztietako pertsonok batera ekin dezagun, zeren
…beherapen hauek guztiok berdin likidatu nahi gaituzte.

        Bizilagunak21

  Trabajadoras

Zurrumurru Ez Logotipo Fondotransparente 08 1

Valla

Fotografía Amnistía Internacional

Banner Docu Sos Eusk

Colabora

Colabora económicamente con SOS Racismo de la forma que tú prefieras:

Socios Eu

Mugak aldizkaria

01recortada

2012 Urteko Txostena

Inf An Sos12 Web