Arrazakeriaren aurkako XVI Martxak gizarte gaietan likidazio garaia salatu du

Argitaratua 2013(e)ko Martxoaren 18, 10:51

Iturria: SOS Arrazakeria

Xvimartxa
Arrazakeriaren kontrako XVI. Martxa. Donostia, 2013ko martxoaren 17a

Donostia. 700 pertsona inguruk parte hartu du gaur goizean egin den Arrazakeria eta xenofobiaren aurkako XVI. Martxan. Igandean, SOS Arrazakeria, Gipuzkoako GGKE eta Medicus Mundi elkarteek sustaturik 63 gizarte eragile eta sindikatuk egin dute bat 2013ko ibilaldi antirrazistarekin. Parte hartzaileek salatu dute krisiaren aurka hartzen ari diren neurriak populazio osoaren kaltetan direla, jatorria alde batera utzirik. ‘Murrizketak: likidaziorik ez’ lemapean etorkinen eta elkartasunezko erakundeak Esperanza Latina edo Adiskidetuak besteak beste, ELA, STEE edo CCOO sindikatuak eta Caritas edo Stop Deshaucios dira parte hartu duten eragileak, batzuk aipatzearren. Antolatzaileek azpimarratzen dute Martxak aurten izan duen atxikimendu kopurua orain arte sekulan izandako altuena izan dela.

Urtero bezala eta Martxoaren 21, Arrazakeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren inguruan, Gipuzkoako gizarte eragileek Trintxerpe eta Donostia arteko 5 kilometroko ibilaldia bete dute. ¡Murrizketak: likidaziorik ez’, ‘osasuna, %70 beherapenak’ bezalako lemak irakur zitezkeen poltsak eramanez ehundaka lagunek egin dute ibilaldia gaur.

Manifestazioa 13:00 inguru iritsi da bulevarrera eta han aldarrikapena irakurri dute. Gipuzkoako SOS Arrazakeriako Agustín Unzurrunzagak esan du ‘krisialdi honetatik guztiok elkarrekin aterako garela edo ezingo garela irten’. ‘Gipuzkoan 700.000 biztanle dago. Horietatik 46.000 atzerritarrak dira, %6,5, 110 herrialdeetatik etorritakoak. Guztion artean antolatu behar dugu elkarbizitza jendarte honetan, jatorri nazionala, larruaren kolorea, edo daukagun edo ez dugun erlijioa alde batera utzirik’.‘Inor alboratu gabe, bertako eta kanpokoen artean bereizketarik egin gabe. Atzerritarrak baztertu nahi izatea basakeria litzateke’. ‘2010etik ekonomia eta gizarte gaietan egin eta Alderdi Popularrak handiagotu dituen murrizketek kalte handiak eragiten dituzte langilegoaren artean, jatorri nazionala edozein izanik ere’. Unzurrunzagak azpimarratu du ‘bidegabeko neurri hauek guztiak zaurgarriagoak bihurtzen’ gaituztela ‘ egoera bereziki zaila bihurtuz etorkinentzako, aurretik baldintza gogorragoak baitituzte’.‘Murrizketetan oinarrituriko politika publikoek desberdintasunak areagotzen dituzte, pobrezia eta bazterkeria. Bere lanetik bizi direnen bizi baldintzak okerragoak bilakatzen dituzte’. Zentzu berean gogorarazi du ‘bereziki Alderdi Popularreko zenbait buruzagik darabilten lehentasun nazionalaren ideiak xenofobia eta arrazakeriari ateak irekitzen’ dizkiola. Unzurrunzagak galdetzen zuen ‘non amitzen da ertxekoak lehendabizi hori?’, ‘auzkoak, herrikoak, probintziakoak… non jarri muga?’. Gaineratu du ‘ideia hau amaigabeko gurpil zoroa den tranpa izugarria’ dela.

        Bizilagunak21

  Trabajadoras

Zurrumurru Ez Logotipo Fondotransparente 08 1

Valla

Fotografía Amnistía Internacional

Banner Docu Sos Eusk

Colabora

Colabora económicamente con SOS Racismo de la forma que tú prefieras:

Socios Eu

Mugak aldizkaria

01recortada

2012 Urteko Txostena

Inf An Sos12 Web