Arrazakeriaren aurkako martxak ohartarazten du eskuin muturreko indarren gorakadak duen arriskuaz migrazio eta asilo eskubideentzako

Argitaratua 2019(e)ko Martxoaren 20, 09:47

Martxa19%20eus

Hauteskunde orokor, europar, udaleko eta foralak hurbil

Gaur goizean aurkeztu da Koldo Mitxelenan Arrazakeria eta Xenofobiaren aurkako XXIII. Martxa, berriro ere Pasaiako Trintxerpetik irtenda Donostia erdialdera iritsiko dena. SOS Arrazakeriak, Gipuzkoako Medicus Mundik eta Euskadiko GGKEen Koordinakundeak antolatu duten martxa datorren igandean, martxoak 24, egingo da eta 47 erakunderen laguntza jaso du; halaber, eta hamargarren urtez jarraian, Usandizaga GHIko Publizitate Grafikoko ikasleek jarduera honetan parte hartu dute, komunikazio kanpaina sortzen eta garatzen.

Apirilaren 28ko hauteskunde orokorrak gainean, eta maiatzaren 26ko europar, udal eta foralak ere hurbil, Martxaren antolatzaileek, Usandizaga GHIrekin batera, honako leloa aukeratu dute: “Aukera ezazu zeure slogana Giza Eskubideen alde”, indarra jarri nahi duelarik botoaren garrantzian eta nola duen eragin zuzena pertsonen eskubideak indartzen edo murrizten. Zentzu honetan, eta ikusirik indar xenofoboen diskurtsoak zenbat hedatu diren EBko herrialde gehienetan eta baita Espainiar estatuan ere, Martxaren deitzaileek ohartarazi nahi dute zein eragin negatiboa izan ditzaketen diskurtso eta politika horiek immigrazio politiketan eta asilo eta babes eskubideetan, ziur aski murrizketak eraginez, harrera egiteko oztopoak gehituz eta immigrazio eta atzerritartasun politikak gogortuz.

Eskuin muturren eraginak ere diskriminazioa areagotuko luke atzerritar jatorriko biztanle guztien edo talde jakin baten aurka, lehentasun edo lehenespen nazionalaren politikak tarteko, gaur egun onartuak dituzten eskubide laboral eta sozialak mugatuz. Joera xenofoboek dakarten beste arrisku bat da alterofobia indartzea, “gure” eta “haien” arteko konfrontazioa areagotuz, “bertakoen”, alegia lehenago etorri zirenen eta beranduago etorri direnen artekoa, etorkin guztien edo eta etorkin edo gutxiengoen kategoria jakinen aurka.

Deitzaileen ustetan, “halako egoera bat atzerapauso politiko, sozial eta kultural larria litzateke eskubideen eta askatasun demokratikoen arloan, eta jarrera alterofobo eta identitario baztertzaileak indartuko lituzke”. Ildo beretik, erakunde antolatzaileek uste dute gizartean immigrazioari buruz dauden zurrumurru eta aurreiritziak, arazo iturri direla eta horrelakoak, “konfrontatu egin behar direla, jarrera haien adierazpen politikoei ateak ixteko”.

Gauzak horrela, SOS Arrazakeriak, Medicus Mundik eta Euskadiko GGKEen Koordinakundeak eta Martxa babesten duten antolakunde guztiek aldarrikatzen dute pertsonen arteko elkartasuna, zeinaren parte baitira asilo eta babes eskubidea eta hauek errespetatzea eta sendotzea. Halaber, lehentasun edo lehenespen nazionaleko politikak arbuiatzen dituzte eta integrazio politika egoki batzuen alde egiten dute, lan, gizarte, kultur eta politika arloetan eragina izango dutenak. Hala bada, martxaren antolatzaileek dei egiten diete gipuzkoar herritarrei martxoaren 24an Trintxerpeko azokatik Donostiako Gipuzkoa Plazara egingo den martxan parte hartzera.

Las organizaciones que apoyan la XXIIIª Marcha contra el Racismo y la Xenofobia son: SOS ARRAZAKERIA • MEDICUSMUNDI GIPUZKOA • COORDINADORA DE ONGD DE EUSKADI • ADISKIDETUAK • AMHER • AMIGOS DEL SÁHARA • AMNISTIA INTERNACIONAL • ARRATS • ASOCIACIÓN ADECO • ASOCIACIÓN AMIGOS DEL SÁHARA • BEHAR BIDASOA • BIDEZ BIDE ELKARTEA • CEAR EUSKADI • CALCUTA ONDOAN • CITE-CCOO • DENON ELKARTEA • EGHAM • EMAÚS FUNDACIÓN SOCIAL • ELA SINDIKATUA • ELAN-EUSKADI • ESF • ESK • ESPERANZA LATINA • FUNDACIÓN ADSIS • FUNDACIÓN PAZ Y SOLIDARIDAD DE EUSKADI • HARRERA SAREA - RED CIUDADANA PARA LA ACOGIDA • HARRESIAK APURTUZ • HAURRALDE FUNDAZIOA • HELDUAK • IRUNGO HARRERA SAREA/RED DE APOYO DE IRÚN • KOLORE GUZTIAK • KOMITE INTERNAZIONALISTAK • LAB SINDIKATUA • MALEN ETXEA • MODAHARA • MUNDUBAT • MUGARIK GABE • MUGEN GAINETIK • ONGI ETORRI ERREFUXIATUAK • PLAZANDREOK • PROYDE-PROEGA FUNDAZIOA • PROSALUS • SETEM HEGO HAIZEA • SODEPAZ EUSKADI • STEILAS • TAU FUNDAZIOA • TERCERA EDAD PARA EL TERCER MUNDO • ZERO POBREZIA

Zurrumurru Ez Logotipo Fondotransparente 08 1

Valla

Fotografía Amnistía Internacional

Banner Docu Sos Eusk

Colabora

Colabora económicamente con SOS Racismo de la forma que tú prefieras:

Socios Eu

Mugak aldizkaria

01recortada

2012 Urteko Txostena

Inf An Sos12 Web