A 18 Migrazio-politika aldatzeko unea da

Argitaratua 2020(e)ko Abenduaren 17, 09:27

Iturria: Hiritarron Harrera Sarea

Harrera

Migratzaileen nazioarteko egunak, Nazio Batuek aldarrikatuak, gobernuen adierazpenen eta ezartzen dituzten politiken artean benetako amildegia dagoela egiaztatzeko balio digu. Ez bakarrik argi eta garbi xenofobo diren gobernuen partetik, baizik eta, itun eta adierazpen horiek sinatzen dituztenen aldetik ere.

LEuropar Batasuna eta Espainiako estatua dira bi aurpegi horien adibide. Haien politikek lotura zuzena dute Europako kostaldeetan eta haietara iritsi arteko ibilbideetan gertatutako milaka heriotzekin; migrazio-ibilbideetako herrialdeei xantaia ekonomikoa egitearekin, gure mugetatik jendarmeak izan daitezen; zinikoki mafietatik askatu dituztela aldarrikatu ondoren ehunka mila pertsona kanporatzearekin; EBn dauden milioika migratzaileri beren egoera erregularizatzeko aukera ukatuaz irregulartasun eta esplotaziora kondenatzearekin eta horren ondorioz praktikan bi herritar-kategoria ezartzearekin, bata eskubide guztien jabea eta bestea bazterkeriaren eremuetara bultzatua eta arrazakeriaren praktikak pairatzen dituena.

Erakunde horiek eman ohi duten barne-azalpena hauteskunde-interesean oinarritzen da; diotenez, herritarrek ez lituzkete onartuko migratzaileen eta errefuxiatuen eskubideen errespetua eta naziokotasuna dutenekiko berdintasunezko tratua garatzen dituzten politikak. Hori eginez gero, diote, eskuin muturreko alderdien babesa handituko litzateke.

APlanteamendu hori faltsua dela baieztatzen dugu. Formazio horiek elikatzen dituena da immigrazioa eta aterpea arazo bihurtu izana, eta ez pilaketa-egoerak saihesteko baliabideak jartzea. Horixe baita gaur egun Kanariar Uharteetako kostaldera iristen direnekin gertatzen dena, edo nabarmen osasungaitzak diren eta biztanleentzako arrisku nabarmenak dituzten etxebizitzetara jo behar dutenekin gertatzen dena, Badalonako Gorgeko eraikineko sutearekin ikusi berri dugun bezala.

IIkuspegik, Atzerriko jatorriko biztanleekiko pertzepzioei eta jarrerei buruzko 2020ko Barometroan, erakusten du euskal biztanleek ez dutela immigrazioa arazo garrantzitsutzat jotzen, onuragarri ikusten dutela ekonomiari eta lan-funtzionaltasunari dagokienez, eta ez dituela arazo ekonomikoen erantzuletzat ematen, hala nola langabezia, enpleguaren jaitsiera edo soldaten jaitsiera.

Barometro 2020, Centro de Estudios Andalucesko argitalpenak erakusten duenez, Andaluziako biztanleen % 0,7k baino ez du immigrazioa arazotzat jotzen.

Pertsona guztiak eskubide-berdintasunez tratatuko dituzten politikak eskatzen ditugu, pertsonak bazterkeria-egoeretan erortzea saihestuko dutenak. Horretarako ezinbesteko urratsa da Atzerritarren Legea indargabetzea eta gure gizarteetan jada bizi diren migratzaile eta errefuxiatuak erregularizatzea.

Harremanetarako: 631 819 908 Emaila: redacogidaciudadana@gmail.com Youtube: HIRITARREN Harrera Sarea https://youtu.be/yzK4tkf8Ot8 Facebook: @HiritarronHarreraSarea Instagram: @harrerasarea

        Bizilagunak21

  Trabajadoras

Zurrumurru Ez Logotipo Fondotransparente 08 1

Valla

Fotografía Amnistía Internacional

Banner Docu Sos Eusk

Colabora

Colabora económicamente con SOS Racismo de la forma que tú prefieras:

Socios Eu

Mugak aldizkaria

01recortada

2012 Urteko Txostena

Inf An Sos12 Web