Berriak

Populazio errefuxiatua: Isladak eta pertzeptzioak

Argitaratua 2018(e)ko Abenduaren 14, 10:08

portada

WoldCafé

Datorren astean, asteartea 18, Gipuzkoako Foru Aldundiak eskaintzen duen Etorkizuna Eraikiz espazioan egingo den WoldCafé-rako deialdia bidaltzen dizuegu.

Bertan, "Populazio errefuxiatua: Isladak eta pertzeptzioak" inkestan jasotako datuen inguruan hitz egingo da, eta datozen asteetan bertako biztanleek errefuxiatuen etorrerari eta harrera hartzeari buruzko ikerketa txostena osatuko da.

 Wold kafearen dinamikari jarraituz, inkestan planteatzen ziren alderdi ezberdinei ...

BIZILAGUNAK 2018

Argitaratua 2018(e)ko Irailaren 25, 08:40

portada

BIZILAGUNAK INIZIATIBAN PARTE HARTZEKO IZENA EMAN DEZAKEZU IADA

Azaroak 11, 14:00etan

Nola har liteke parte?

Dei ezazu 943 32 18 11 telefonora edo izena eman web orrialdean:

Familia bezala: Elkarren artean nolabaiteko ahaidetasuna duten bi pertsona edo gehiagok osatzen dutenek, guretzat familia bat da jada. Parte hartu nahi dutenen norbanakoek, etorkinek bereziki, ezagunen bat aise aurki dezaketela deritzogu.

Dinamizatzaile bezala: Pertsona honek aldez aurretik ezagutuko ditu bere ...

PARTE HARTU, 2018 AN EUSKAL HERRIAN, BIZITEGI- BAZTERTZE EGOERA LARRIAN DAUDEN PERTSONEN INGURUKO IV IKERKETAN

Argitaratua 2018(e)ko Irailaren 21, 07:39

E3d18bc9 Ccf8 41bd 9bab 184f5ce87d75

"Kale Gorrian"ren eskutik

Oraingoan ere metodologia antzekoa izango da, taldeak antolatuko ditugu, zonatan bananduta hiri guztian zehar eta kalean lo egingo duela uste dugun pertsona bat aurkitzen dugunean, galdetegi bat erantzutera gonbidatuko dugu. Aurreko ebaluazioan zuetariko askok eskatu bezala, aurten galdetegiko galdera kopurua murriztu da.

Beste berritasun bat , izen ematea online egingo dela da.

Izen emateak, honako konpromezuak ditu:

  • Urriak 15, astelehena, 18.00tatik 19.30tara ...

Donostian: RGI, inklusio erreminta edo gizarte bazterketa

Argitaratua 2018(e)ko Irailaren 12, 08:57

portada

Diru-sarrerak bermatzeko errenta: inklusio erreminta edo gizarte bazterketa
Irailak 17 (astelehena): 17.45
Mandasko Dukea 34 – 36. Donostia

Diru-sarrerak Bermatzeko Errentan eta hauen hartzaile direnekin akonpainamenduan eta aholkularitzan interesatuak dauden bolondresei zuzenduriko tailerra.

GIPUZKOAKO SOS ARRAZAKERIAK GOGORARAZI NAHI DU BIDEAN DAUDEN PERTSONENTZAKO BALIABIDEAK GIZARTE LAGUNTZARAKO DIRELA, EZ ETEKIN EKONOMIKOA LORTZEKO

Argitaratua 2018(e)ko Abuztuaren 29, 09:01

 Igarobidean dauden migranteetzat martxan jarri diren baliabideen kudeaketak ez du bere helburua betetzen eta neurri arbitrarioak eta inprobisatuak hartzen ari dira pertsona hauen arrisku egoera handiagotuz.

SOS Arrazakeriak salatu nahi du erakunde arteko mahaiak martxan jarri eta Gurutze Gorriak kudeatzen dituen Irungo baliabiden kudeaketa enpresariala.

Baina dakigunez, bidaian dauden migranteentzako ezarri diren aterpeak, esklusio eta egoera zaurgarrian daudenentzako ...

Hiritarron Harrera (Sarearen aurkezpena)

Argitaratua 2018(e)ko Abuztuaren 22, 13:12

portada

1-  Nortzuk gara?

Donostia eta inguruko hiritarrak
  • Europar Batasuneko gobernuek ezarritako oztopoen gainetik, egunero Europara iritsi nahi duten milaka pertsona etorkin eta errefuxiatuek jasan behar dituzten baldintza gogorrekin sentsibilizatuak gaudenak
  • Pertsona hauen bizitza hobea izateko eskubidea aldarrikatzen dugunak
  • Beraien ibilbide migratzaile gogorra ahal den neurrian arintzeko prest gaudenak gure ekarpen
    eta parte-hartzearekin

Harrera-Sarea beste herri-mugimendu eta giza ...

Oheak hutsik eta migranteak kalean lotan

Argitaratua 2018(e)ko Abuztuaren 12, 13:45

portada

Irunen dauden migranteen egoeraren azken ordukoa

Bart 25 lagunek kalean egin behar izan dute lo, Martindozeneako aterpetxean 35 ohe hutsik geratzen ziren bitartean. Asteburu honetarako 60 toki jarri dituzte migranteentzako. Erakunde-arteko mahaiak astelehenetik aurrera hartuko duen erabakia ezagutu gabe, toki gehiago jarriko dituztela espero dugu.

Elkarretaratze honekin azaleratu nahi dugu bart sortu duten egoera perbertsoa: Erakunde-arteko mahaiak (EuskoJaurlaritza, Foru aldundiak, ...

Gosari solidarioa Irungo udaletxeko arkupean erakundeek trantsitoan dauden pertsonak alde batera utzi dituztela salatzeko

Argitaratua 2018(e)ko Uztailaren 27, 14:52

portada

Ikusi eta entzun gaitzatela. Ez gara ikusezinak

Gaur goizean egin du SOS Arrazakeriak gosari solidarioa Irungo udaletxeko arkupeetan erakundeeek trantsitoan dauden pertsonak alde batera utzi dituzte la salatzeko.

Ekintza egitea erabaki dute, ostegun gauean 20 pertsona aurkitu dituztelako Irungo Renfeko geltokian, artatu gabe eta aste osoz kalean lo egiten. Dei ugari egin ondotik lortu dira Donostian bost lagunentzako harrera tokiak. Beste guziek kalean diraute eta ezin da jakin zenbat egon ...

MUNDUKO ARROZAK (IRUN)- SOS ARRAZAKERIA BIDASOALDEA

Argitaratua 2018(e)ko Uztailaren 17, 09:20

portada

NOIZ? NON ? ZEINEK? 

Hurrengo larunbatean, hilaren 21ean, Irunen lehenengo aldiz MUNDUKO ARROZAK ekitaldia burutuko da. Goizeko 11:00tatik 14:00ak arte ZABALTZA PLAZAn herrialde ezberdinetako 19 talde bilduko dira, eta bakoitzak jatorriko herrialdeetako teknikak erabiliz, beraien erara prestatuko dute arroza. Goiz guztian zehar, zabaltza plazan musikarekin batera, jai giroa eta animazioa egongo dira, nahi duen pertsona oro hurbiltzeko proposamena eginez. 13:15etan, 19 arrozak prest ...

Laguntza baliabideak Euskadi igarotzen dabiltzatenentzat

Argitaratua 2018(e)ko Uztailaren 14, 07:44

portada
Fotografía de Javier Hernández

Azken asteotan Andaluzian erakunde batzuk baliabide nahikorik gabe ari dira hartatzen bertatik igarotzen diren migratzaileak eta beste lurralde batzuetara bideratzen dituzte. Gertaera hau oinarri hartuta, alarma mediatikoa sortu da, zurrumurru faltsua zabaldu delako migrazio prozesuan dauden pertsonen kopuru neurrigabea iristen ari zaigula argudiatuz.

Egia da, eta pertsona hauen etorrerak oraingoan ere frogatzen du, badagoela pertsonen zirkulazioa gure lurraldean eta aurreikus dezakegu ...

EHUko ikasleek Auschwitz-Birkenauko sarraski esparrua bisitatuko dute SOS Arrazakeriaren eskutik

Argitaratua 2018(e)ko Ekainaren 23, 14:58

portada

Zuzenbide, kriminologia eta psikologiako bederatzi ikaslek formakuntza ikastaro bat egingo dute Giza Eskubideei buruz Polonian, ekainaren 29tik uztailaren 2ra bitarte. Taldean ere izango dira Esuko Jaurlaritzako, Gipuzkoako Foru Aldundiko, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko, EHUko eta SOS Arrazakeriako ordezkariak. Gaur goizean aurkeztu dute bidaia Donostian.

Auschwitz-Birkenaurako bidaiak aukera emango du gogoeta egiteko giza eskubideen muturreko urraketei buruz eta pertsonen ...

ASILOA ETA MUGIKORTASUNA ESKUBIDEAK DIRA

Argitaratua 2018(e)ko Ekainaren 11, 13:07

portada

Refugio Movilizacion 17 J Ekainaren 20ean Pertsona Errefuxiatuen Nazioarteko Eguna ospatuko da, hori dela eta gaur Donostian errefuxiatuen eskubideak aldarrikatzeko elkartu gara : Ongi Etorri Errefuxiatuak Gipuzkoa, Amnistia Internacional, SOS Arrazakeria, Intermon Oxfam, GOT, Cáritas, Hotz Zarautz, Zaporeak, SMH eta Amher.

Bigarren gerrate mundiala bukatu zenetik, Europa eta mundua jasaten ari dira errefuxiatuen politiken krisirik latzena, eta urtero egoera areagotzen da. ACNURen azken txotenek zioten 2016ean 65,5 ...

ETXEKO LANGILEEN AURKA GAUZATZEN DEN BIOLENTZIAK MILAKA AURPEGI DITU

Argitaratua 2018(e)ko Maiatzaren 31, 14:22

portada

SOS Arrazakeriak Estatuko aurrekontu orokorren proiektuan gehitutako etxeko langileen sistema bereziari dagokion zuzenketa errefusatzen du

Duela apenas hilabete t’erdi, gizon batek bera zaintzen zuen eta egoera irregularrean zegoen etxeko langile gazte bat bortxatu zuen Tolosan. Pasa den astean etxeko langileen kolektiboaren kontrako beste kolpe gogor bat bizi izan genuen, 2018rako estatuko aurrekontu orokorren proiektuaren onartzea.

Alderdi Popularrak, azken orduan, etxeko langileen ...

Elkartasunean buru-belarri bost hilabeteetan zehar

Argitaratua 2018(e)ko Apirilaren 13, 10:37

portada

Duela urte bete, Osakidetzak eta SOS Arrazakeria Gipuzkoak hitzarmen bat sinatu genuen, honekin, arrazoi ezeberdinengatik haien osasunak eskatzen duen bezain beste akonpainatuta ez dauden atzerriko jatorria duten ume ospitalizatuen familiei, akonpainamendu zerbitzu bat eskaintzen diegu.

Bost hilabetetan zehar, 14 ordu eguneko baino gehiagoko akonpainamendu baten ostean, ostiral honetan, akonpainatua izaten ari zen neskatoaren osasuna hobetu delaren eta etxera bere familiarekin bueltatuko ...

Argazki eta kazetaritza soziala: errefuxiatuen errealitatea.

Argitaratua 2018(e)ko Apirilaren 11, 09:39

portada

HITZALDIA #Donostia Apirilak 18. Ivasfot. General Etxague kalea 8 Donostia

Argazki eta kazetaritza soziala: errefuxiatuen errealitatea.

Javi Julio argazkilari sozialarekin 

#NoraEZean: "Artea, babesleku eta zubi" erakusketarekin bat doan ekintza osagarria.

ADI!!! 

izena emateko apirilak 15 arte!! idatzi Maialen.ezkioga@sosracismo.eu - 943 32 18 11

Pasajeras 18 Abril

Valla

Fotografía Amnistía Internacional

Banner Docu Sos Eusk

Colabora

Colabora económicamente con SOS Racismo de la forma que tú prefieras:

Socios Eu

Mugak aldizkaria

01recortada

2012 Urteko Txostena

Inf An Sos12 Web