Atzerritartasun legearen parlamentuko eztabaidak agerian uzten du, askotan Parlamentua eta gure gizartean jarduten duten agenteak zein urruti dauden.
Zabal erantzun diren legeen moldaketetatik, badira bi oso adierazgarri eta sinbolikoak.
Bata, Internalekuetan atzerritarren itxialdia 60 egunera zabaltzea da, beraien kanporatzea gauzatzeko, ez dutelako herrian beraien egonaldia erregularizaturik.Kasu honetan esan liteke, zabaltzearen aurkako jarrera nagusitu dela, era guztietako entitateek, plataformek, erakundek eta adituk erakutsitako jarrera, klase politikoak entzungor egin du. Gehiago oraindik, Alberdi sozialistaren ahotik entzun dugu, gako tekniko bat besterik ez dela, pertsonei askatasuna kentzeari buruz hitzegiten ari garenean!!Besteak, heldurik gabe iristen diren adin txikiko atzerritarrak aipatzen ditu. Lehendabiziko puntutik gobernuaren eta( gorteen gehiengoaren) asmoa agerian gelditzen da: Gobernuak osotasun batean, immigrazio irregularra, adin txikikoen babesa eta itzulera aurreikusten dituzten jatorrizko herrialdeekin lankidetza akordioak sustatuko ditu. Hitz bitan esanda, ahal den guztia egin behar da beraien aberriratzea ahalbidetzeko. Nahiz eta hori haurraren interes gorenaren aurkakoa izan, orain arte, adin txikikoen legediaren oinarria izan dena.
Klase politikoa, oinarrizko eskubideak besterik ez direnak balio gutxitzeko prest badago, argi erakusten du, extranjeria legea Espainian bizi diren 3 milloi luze pertsona extrakomunitarioen desberdintasun legala antolatu ahal izateko tresna arau-emailea besterik ez dela.