Gizatasunik ez

Uztailaren bigarren asteko bost egunetan bakarrik gertatua: bi itsasontzi iritsi dira espainiar kostara dozenaka hildakoekin, bertaraino ekarriak edo hil ondoren itsasora jaurtikiak. Eta hildakoetako batzuk haurrak ziren. Izugarrikeria eta errukitasuna denen ahotan azaldu dira. Gobernuko presidentea bera eta zenbait ministro zentzu horretan mintzatu dira: bihotza urratuta omen. Bihotza erdiratuta bada ere, agintari horiexek dira bizirik iritsi diren pertsona guztiak kanporatuko dituztenak, hain patu txarrari errematea emanez. Ez dezatela legearen aitzakia jarri. Legeak aurreikusten du, arrazoi humanitarioak direla-eta, erregularizatzeko aukera. Are gehiago, gobernuaren ordezkari batek esan zuen kasu honetan aukera hori kontuan izango zutela. Baina ez dago gizatasunik. Gobernuak nahigo izan du kasu honetan ere “irmotasunari”, ankertasunari alegia, lehentasuna ematea. Kasu honetan arrazoi humanitarioak ikusteko gauza izan ez direnak gizatasun zipitzik ere ez dutela erakutsi dute. Gainera, kanporatu behar dituzten pertsonak kanporaketaren aurka jazartzen badira, jakina da zer gertatuko zaien: gobernu honek joan den urtean onartutako edozein modu azkar eta eraginkorretan lotuak, esposatuak eta mugitzeko ezinduak izango dira. Bien bitartean, gobernu honen kezka nagusia da Afrikako herrialdeek ongi bete dezaten beren eginkizuna beren hiritarren kartzelari gisa, lurraldetik ateratzen galaraziz eta Europara iristeko asmoz bertara iritsi direnak kanporatuz. Eta, jakina, legez emigratzeko bideek itxirik diraute. Europak, drama honetan duen erantzukizunari muzin egiten dio, eta are gehiago, immigranteak giltzapean edukitzeko eta kanporatzeko neurri berriak onartzen dituzte.

Hala nola Lotsaren Zuzentarau negargarria, europar parlamentario gehienek atzera botea izan zena, baina Gobernu honetako parlamentarioen eraginez bultzatuta eta botoz onartuta. Noraino iritsi nahi dute? Italiako gobernuak ijito errumaniarren aurka hartutako neurri arrazistak ez ziren inolaz ere onartuko duela urte batzuk. Orain ez da ezertarako lotsarik. Egunetik egunera ontzat ematen dira orain urte batzuk eskuin muturrekoen programetan bakarrik proposatzen ziren neurriak. Le Pen-ek aldarrikatzen zuen “La France pour les Français” hura, “España para los españoles” bihurtu da, edo indar politiko gehienek lotsarik gabe txalotzen duten “Europa europarrentzat”; eta aldarrikapen horien atzetik neurri praktiko guztiak datoz. Inork ez du zalantzan jartzen, esate baterako “gure ekonomiarentzat baliagarri direnak soilik onartuko ditugu”, eta gainera, “banan-banan aukeratuko ditugu” bezalako ideiak. Espainiako Gobernuak iragarri du berriz ere Atzerritarren Legea aldatzera doala, eta Barneratze-guneetan egoteko gehienezko aldia luzatzeko asmoa duela. Gure aldetik ozenki esan nahi diogu aurka izango gaituela gizatasun minimoa ukatzen duten politika horiek aurrera eramateko, eta jakin behar duela Europara bizimodua eta etorkizuna irabaztera etortzen direnak pertsonak direla, eta pertsonari dagozkion eskubide guztiak zor zaizkiela.

        Bizilagunak21

  Trabajadoras

Zurrumurru Ez Logotipo Fondotransparente 08 1

Valla

Fotografía Amnistía Internacional

Banner Docu Sos Eusk

Colabora

Colabora económicamente con SOS Racismo de la forma que tú prefieras:

Socios Eu

Mugak aldizkaria

01recortada

2012 Urteko Txostena

Inf An Sos12 Web