Azpijokoa

Pasa den hauteskunde kanpainan gertatu da aurreikusten genuena: immigrazioa botoak irabazteko bazka gisa erabili dute batzuek eta besteek. Azpijoko maltzur horretan maisu izan da Alberdi Popularra, Mariano Rajoy buruzagi duela. Behin eta berriz aritu da esaten ez dela onargarria espainiar batzuk kalteturik gertatzea zerbitzu sozialetan, zergatik eta, immigranteen erruarengatik. Alferrik da gogoraraztea azken urte hauetan egindako azterketetan demostraturik geratu dela immigrazioaren ekarpen garbia, gastatzen dituzten zerbitzu sozialen kostua baino handiagoa dela; garbiago esanda, immigranteek finantzatzen dutela espainiarrok erabiltzen ditugun baliabide sozialak. Berdin da zein den egia eta berdin dio eztabaida arrazoitu batek argitu dezakeena: mezu hura jaso eta komunikabideek eman dioten zabalkundeak ez du eztabaidarako tarterik uzten. Emaitzak bistan daude: entzun besterik ez dago zer komentatzen den edozein tabernetakoa elkarrizketetan, edo eta, askoz okerrago, hainbat irrati-tertuliatan. Ezin omen da zalantzan jarri zenbait pertsona immigrantek hobespen-tratua jasotzen dutela administrazioaren aldetik; kanpotarrak bertakoen aurretik! Ez da onargarria! Espainiarrak lehen, eta besteak jar daitezela atzean kola egiten! Berdintsu, omen, gure mugetatik pasatzeko ematen zaizkien erraztasunekin. Inor ez bide da gogoratzen gure herrialdera iritsi nahian bidean hiltzen diren ehunka edo milaka lagun horiekin, ez bederen haiekiko gizabidezko sentimenduren bat agertzeko. Aipatzen badira, gure ongizatearentzako mehatxu gisa aipatzen dira; etorkizunean irauteko grinaren erruduntzat ematen dira. Ideia maltzur horiei indar emateko lehian dabiltza; oraingo PSOEren gobernua, garai bateko Aznar-Rajoyren gobernua baino immigrante gehiago kanporatzeko gauza dela demostratu nahian. Bide beretik doa Europar Batasuneko hainbat herrialdetakoaren imitazioz abiarazi den Integrazio-Kontratua deritzona, zalantzarik gabe zeresanik emango duena. Alderdi Popularraren proposamenean, pertsona immigranteek beren eskubide eta betebeharrak gainerako hiritarren baldintza beretan goza ditzaten, ezinbestekoa izango zaie integrazio-kontratua sinatzea; kontratu horren giltzarria, bertako “ohiturak” bereganatzea omen da, baina proposatutako formulazioan “ohitura” horiek zerbait anbiguoa, lausoa eta demagogikoa besterik ez dira. Egia bada ere hauteskundeen emaitzek ez dutela Gobernuan ipini proposamen horiek egin dituztenak, azpijoko xenofobo horiek medioetako berriketetan izan dituzten ondorioak luzeak eta negatiboak izango dira bai pertsona immigranteentzat bai gure gizarteen kohesioarentzat.
Itxura guztiek hori erakusten dute.

        Bizilagunak21

  Trabajadoras

Zurrumurru Ez Logotipo Fondotransparente 08 1

Valla

Fotografía Amnistía Internacional

Banner Docu Sos Eusk

Colabora

Colabora económicamente con SOS Racismo de la forma que tú prefieras:

Socios Eu

Mugak aldizkaria

01recortada

2012 Urteko Txostena

Inf An Sos12 Web