1.167 arrazoi

Horixe, 1.167, da Andaluziako Giza Eskubideen aldeko Elkarteak (APDHA)k Hegoaldeko Mugan dokumentatu dituen heriotzen kopurua. Eta estimazio fidagarrienei kasu eginez gero, 7.000raino joan beharko genuke. Baina gera gaitezen dokumentatuekin. Zer arrazoi hori baino sendoago, politika-aldaketa bat esijitzeko, jende hori bertatik ihes egin nahian heriotza topatu duen herrialdeekiko harremanak oso bestelakoak izan daitezen aldarrikatzeko? Izan ere, ez baita onargarria gobernuak hitzetik hortzera esatea Afrikako hainbat gobernuren lankidetza lortu duela, zertarako eta bertako hiritarrek zailago izan dezaten emigrazioarena. Gainera, xantaia ekonomikoaren bidez lortutako hitzarmenen eragina da ibilbidea arriskutsuagoa bihurtu izana. Horren ondorioz hildakoen kopurua hiru bider handiagoa izan da 2005ekoa baino.

Ez da onargarria ondorio kriminalak dituen politika bati eustea. Alderantziz, normalizatu egin behar da, jatorrizko herrialdeetatik hasita, jende baten etorrera; hona badatoz, gure herrialdeetako ekonomiak haien esku-lanaren beharra duelako baita. Ez da onargarria tragedia horietatik bizirik irtetea lortzen dutenak kanporatuak izatea, itsasoak burutu ez zuen triskantzari bukaera emanez.

Zer gehiago gertatu behar ote da Europar Batasuneko gobernariek uler dezaten oraingo politika oztopatzaileekin giza tragedia izugarria eragiten ari direla? Zer gehiago gertatu behar ote da gure gizartean pitz daitezen tragedietako biktimekiko elkartasunaren argiak? Ez ote da nolabait ohartzen garela oraingoan gertatutakoaren erantzukizunak zerikusia duela gure pribilegioak gordetzearekin? Horiek ote gure elkartasunaren mugak? Milaka pertsona ozeanoaren hondotik dei egin ziguten. Horiek, ez dute jada gure erantzunik espero. Baina guk zer erantzungo, hil ala bizikoa da 2007 urte honetan, eta seguruenik hurrengoetan ere bai, ozeanoan itotzeko arriskuan jarriko direnentzat. Horietako bakoitza arrazoi sendo bat da gure gobernuei politikaren aldaketa sakon bat esijitzeko.

        Bizilagunak21

  Trabajadoras

Zurrumurru Ez Logotipo Fondotransparente 08 1

Valla

Fotografía Amnistía Internacional

Banner Docu Sos Eusk

Colabora

Colabora económicamente con SOS Racismo de la forma que tú prefieras:

Socios Eu

Mugak aldizkaria

01recortada

2012 Urteko Txostena

Inf An Sos12 Web