Azterketa arrazakeriari

Ezer ez da egonkorra berez. Atzerriko immigrazioarekiko pertzepzioa, baloreak eta jarrerak ere ez. Estatu espainiarrean, gai honi buruz aldioro egiten ziren inkestetan, EBeko egokienen artean egon gara urteetan. Esan beharra dago, etorkinen populazioa ere, EBko txikiena zela.

Guzti hau aldatzen ari da ordea. Eta ez honerako preseski. Dudarik gabe, eragin handiena izan duen faktoreetako bat, gure gizartean dagoen geroz eta etorkin kopuru handiagoa izan da, esaten genuen ideia eta uste sendoak kolokan jarri dizkigunak. Goraka dijoan kopuru hau konstante estrukturala bilakatu da: Estatu espainiarra, egunetik egunera gehiago, gizarte kultur anizduna izango da.

Eragin duen beste faktorea, erabakiorra, segidako gobernu espainolek eta EBnak bultzatu dituzten atzerritartasun politikak izan dira. Hemen aurkitzen dugu ideia eta ekintza xenofoboen iturburu nagusietakoa. Geure gizartean, nahiz eta geure artean bizi eta lan egin eskubide batzuk ukatzea onartzen badugu (paperik gabekoei legezko egoitza baimena edota legalki bizi direnei eskubide politikoak), desberdintasun legal horrekin bat datozen ideia eta ekintza xenofoboak finkatzeko oinarriak ezartzen arituko gara. Eta giza eskubideak, denentzako dira edo ez dira eskubideak.

Honetan saiatu behar dira gogor PSOE eta gobernu autonomikoak euren printzipioen deklarazioetan arrazakeria eta bazterketaren aurka jasotako aldarrikapenekin bat izateko. Eta ezin dugu baikorrak garenik esan. PSOEren Gobernuak egoera irregularrean daudenen kopurua gutxitzeko ahalegina egin du azken erregularizazioarekin. Era nahiko zekenean, askorentzat bete ezinezko baldintzak eskatu dituztela alde batera utziz, argi eta garbi ezertarako balio ez duela ikusi den logika bati jarraitzen dio. Eta hau da arrazakeria eta xenofobiaren haztegia.

SOS Arrazakeriak duela 10 urtetik osatzen duen Urteroko Txostenean, arrazakeria bere eraldaketa desberdinetan finkatzen joan dela jasotzen du eta eritzi publikoaren erreakzio gaitasuna txikitzen joan dela. Honengatik hadi egoteko eta horren aurka ateratzeko bat egiten dugu, bai banaka bai taldean, bere deiarekin.

Zurrumurru Ez Logotipo Fondotransparente 08 1

Valla

Fotografía Amnistía Internacional

Banner Docu Sos Eusk

Colabora

Colabora económicamente con SOS Racismo de la forma que tú prefieras:

Socios Eu

Mugak aldizkaria

01recortada

2012 Urteko Txostena

Inf An Sos12 Web