Aldaketak ekarriko dituen partidu moduan aurkeztu da PSOE. Bada, aldaketa zehatz eta eraginkorrak dira eskatzen dizkiogunak.
- Aldatu ezazue Atzerritartasun legea.
- Erregulariza itzazue legez kanpo dauden 850.000 pertsona. Ez da hutsegitea, Consuelo Rumí bozeramaleak esan ohi duen gisa. Halako pertsona mordoa legez kanpo izateak adierazten du politika baten hutsegitea. Alda ezazue.
- Finka ezazue sustraitzean oinarrituriko erregularizazio sistema, laneratzeari loturik.
- Ez bihurtu garraio konpainiak polizia-pribatu.
- Ez nahaso arauz kanpoko immigrazioa eta delinkuentzia.
- Ez ezazue errugabetasun-presuntzioaren ordez erruduntasun-presuntziora jo atzerritarrei dagokionean.
- Ez nahasi hutsegite administratiboak delituekin, eta beraz, kendu poliziari udal-erroldak kontrolatzeko eskumena.
- Indargabetu kupo-hutsean oinarrituriko politika. Ez du etorkinen sarrerak kontrolatzeko erregulazio-sistema gisa balio, eta beste aukerak eragozten ditu.
- Aldatu egungo bisatu-politika. Izan ezazue emigratzeko beharrizana kontuan.
- Aldatu egoitza- eta lan-baimena lortzeko administrazioko izapide guztiak, sinplifikatu itzazue: laburtu lehenengo baimena eta berriztapenak eskuratzeko epeak, eman lehentasuna lanerako administrazio-bulegoei eta ez bidali arazoak kontsulatuetara, berrikusi kontsulatu guztien funtzionamendua, ezarri lan-baldintza egokiak lan-bulegoetako funtzionarioei eta atzerritartasun negoziatuei, eman amaiera kalean ilaran itxaron behar izateari, aspaldi amaitu zen hori gainerako administrazioetan.
- Egin aurre modu eraginkorrean diskriminazioari, arrazakeriari eta xenofobiari, bereziki lana (batez ere industrian) eskuratzerakoan eta egoitza eskuratzerakoan, bai alokatze eza eta baita gainprezioa ere debekatuz.
- Aitortu Europako Erkidegoz kanpoko atzerritarren eskubide politikoak, hautagai eta hautesle izateko eskubideak bereziki. Hasi udal-hauteskundeetatik, Europako Batasuneko beste herrialdeek egin dute jada.
- Osatu gizarteratzeko eta gizartean txertatzeko politikak. Transferitu bulegoak autonomia erkidegoetara. Sustatu politika horiek autonomia eta udal esparruetan.
- Erraztu nazionalitate bikoitza eskuratu ahal izatea. Sustatu gai horren inguruko hitzarmenak gainerako herrialdeekin.
- Sustatu gizartean txertatze eta politikan barneratzeko politikak Europa mailan. Eman iezaiezue lehentasuna errepresio eta itxiera politiken aurrean. Zabaldu Erkidego mailara diskriminazioaren kontrako izaera soziala eta barneratzailea duten politikak.
- Sustatu Europako hiritartasuna, Batasunaren barnean mugitzeko askatasuna eta eskubide sozial eta politikoak aitortzeko aukera emango duena.
- Indartu demokrazia, eskubideen berdintasuna eta hiritartasun osoa eskuratzeko ahalmena eskubide eta betebeharrak partekatuz.