Intolerantziari bidea irekitzen

Badirudi atzo zela, Haiderrek gobernu austriarrean parte hartuko zuelako, EBko hainbat buruk bere soinekoak urratu zituztenekoa. Hitz gordinak entzun ziren. Horrelakorik ezin zitekeen Europar Batasun demokratikoan. Presio keinu txikiak ere egin ziren. Denbora gutxiren buruan ordea, gauzen itxura eta izaera erabat aldatu ziren.
Hauteskundeen usain gozoaren inguruan, neurriak hartu ezean ‘inbadituko’ gaituztenaren mehatxuarekin, primeran saltzen da ‘irmotasuna’ ‘etorkinen uholdea´ geldiarazteko. Honetara inguratu zen Berlusconi, bere aldioroko mezu xenofoboekin eta eraberrituriko eskuin muturretik ateratako bere ministro andanarekin.

Danimarkako gobernua, eskuin muturrak txalotu zuen neurri murriztaile sortarekin aurkeztu zen. Ondotik, gobernu guztiak bildu ziren immigrazioaren arriskuen aurkako ikur ‘sendoenak’ erakutsi nahian. Halaxe ikusi ahal izan genuen Chirac eta Lepen-en arteko borroka Frantziako presidentetza lortzearren eta Holandako botu xenofoboaren gorakada.

Espainiak erakutsi du ez duela inongo arazorik joera horrekin bat egiteko. Bukatu berria den EBko presidentetza espainiarrean, harturiko naurrietatik hedabideetan oihartzun handiena izan duena da, legez kontrako immigrazioa deiturikoaren aurkako neurri sorta bat bultzatzea. Eta etxerako, Atzerritarren Legea gogortzeko aldaketekin mehatxatuz gain (zenbatgarrena…), immigrazioa eta delinkuentziaren artean lotura zuzena egiteko ahal zuten guztia egin dute (immigrazio ‘irregularra’, ahalegintzen direnean). Onartuak ez diren etorkinen aurkako polizi eta lege araudia moldatzerakoan denak balio du. Nahiz eta hori, aurretik inguru hauetan esistitzen ez ziren ideia xenofoboak jendearen buruan finkatzeko bidea izan. Frantzian fenomeno horri izena jarri diote, gogoen Lepenizazioa. LePen geldiarazteko aitzakiarekin, indar politikoek bere egin zituzten honen ikurrak: lehentasun nazionala, segurtasuna beste guziaren gainetik, immigrazio irregularrari gerra, paperik gabeko etorkin guztien kanporaketa (egun Europa mailan koordinatua)… baina itxura demokratikoagoa emanez eta beti ere eskuin muturraren mamua astinduz: Eskuin muturra etorri ez dadin, altxatu ditzagun bere banderak!

Honela, Espainiako iritzi publikoan, immigrazioari buruzko kezka etengabe handitzen doala ikusten dugu. CISek maiatzean eginiko inkestan, galdetutako %23’8ak immigrazioa jartzen du 3 arazo inportanteenen artean (langabezia eta terrorismoarekin batera). Aurreko hilabetean, apirilean, kopuru hori %14’3 zen, %10 handiagoa hilabete bakarrean! Ez da harritzekoa Austriako presidente ordeak Sevillako gailurrean esandakoa; duela hilabete gutxi batzuk beraiei hain gogor kritikatu zitzaiena, ohikoa dela EBaren politikan.
Birgina maitea, izan nadin naizen bezalakoa. Edo modu laikoan, berriak etorriko dira eta ona bihurtuko zaituzte.

        Bizilagunak21

  Trabajadoras

Zurrumurru Ez Logotipo Fondotransparente 08 1

Valla

Fotografía Amnistía Internacional

Banner Docu Sos Eusk

Colabora

Colabora económicamente con SOS Racismo de la forma que tú prefieras:

Socios Eu

Mugak aldizkaria

01recortada

2012 Urteko Txostena

Inf An Sos12 Web