Integrazioaren bide nekezak

Gure ikuspegitik, Europan ez da giro. Espainia, Austria eta Italian denbora dexente daramate finkatuta etorkin berrien kontrol zorrotzean eta nazioaren nortasun eta onuran oinarrituriko politika kontserbadorean. Eta Europa liberal eta tradizio demokratiko handienekoari iragarpen ilunak gehitzen ari zaizkio. Holandan populismo xenofoboaren gorakada, Gobernu sozialdemokrataren porrota Danimarkan, eta demokrazia kristau alemaniarraren hautagai baten garaipena Ekialdeko Alemania zeneko land batean. EBtik kanpo, Noruega eta Suitzak antzeko bidea daramate. Eta EBko gainontzeko estatuetan, hizkera eta programak leuntzeko ezker tradizionalaren ahaleginek adierazten dute beldurra zenbateraino handiagotu den. Etorkinak, langabezia eta herritarren segurtasun eza dira botua baldintzatzen dutenak eta hauteskunde kanpainen interesgune bilakatzen ari dira.

Ez dirudi politika hauek aldatuko direnik EBn. Batez ere atzerakada ekonomikoak eta bere etorkizunari buruzko zalantza larriek irauten duten bitartean, ez eta Europako Kontseilua estatuetako gobernuburuek osatzen duten bitartean.

Etorkizuna beldurrez betetzen denean eta beldur honengandik defendatzeko, Batasun, Estatu edo Herri batek bere ahalmenak txikitzen dituenean, historian zehar errepikatzen den fenomenoa ematen da; gizartea setiatzen duten gaitz guziak sinbolikoki isladatzen dituen erruduna “aurkitu” edo beharrezkoa bada, asmatu egiten da. Eta hori, beti, ‘bestea’ da. Etxekoa, taldekoa, herrikoa ez dena. Egun, Europan, etorkina. Eta beren artean ere, batzuk besteek baino lehentasun handiagoa dute argi eta garbi.

Hainbat estaturen legedian hasi da isladatzen jarrera hau eta bertakoen segurtasunean eta lehentasunean dago oinarriturik. Hori lortzeko bi dira erabiltzen dituen bide nagusiak; estatu bakoitzak, erabilgarrienak eta konplikatuak ez direla kontsideratzen dituenak bakarrik utziko ditu sartzen eta bestalde, bertan daudenen baina gustokoak edo hain gustokoak ez direnen egonaldia eta hiritar eskubideak ez ditu bermatuko.

Funtsezkoa da, une larrietan bereziki, botere politikoak oinarritzat jotzen duen une historikoaren, zioen edo zentzugabekerien azterketa zorrotza mantentzea. Era berean, Ordenuaren Estatua Askatasunen Estatuaren gainetik jartzera daramaten politikak finkatzeko erabiltzen dituen mekanismoak ere gertutik aztertu beharko ditugu.

Zurrumurru Ez Logotipo Fondotransparente 08 1

Valla

Fotografía Amnistía Internacional

Banner Docu Sos Eusk

Colabora

Colabora económicamente con SOS Racismo de la forma que tú prefieras:

Socios Eu

Mugak aldizkaria

01recortada

2012 Urteko Txostena

Inf An Sos12 Web