Gure txikiak ere badira

Orri hauetara dakargun adin txikiko etorkin familigabeen arazoak ezer baino hobeto erakusten du nola azaleratzen dituzten kontraesanak gaztetxo horiek. Izan ere, hemen daude beren bizitza-egoera hobetu nahi izan dutelako, beren etorkizunarentzat bizi-proiektuak nahi dituztelako, baina hemengo instituzioek, haurrak zaintzeko berebiziko makineria, bai legala bai asistentziala, eduki arren, ez dira gaztetxo horiek sisteman integratzeko gauza. Adingabe horiek, gehienak mutilak dira, 15 eta 17 urte bitartekoak, beren herrialdeetan, familiaren atal produktiboak izaten diren adinekoak. Adingabe horietako bakoitzak kontuan hartu behar den bizi-istorio bat dauka, ezin dira guztiak sailkapen bateko kategoria berean sartu, guztiek giza talde homogeneo bat osatuko balute bezala. Horietako gehienak ez ziren kaleko umeak beren herrialdeetan. Gure herrialdean gertatu zaie kaleko ume bihurtu behar hori. Haien problematikari heltzerakoan ezinbestekoa da abiatzea emigrazioari ekiterakoan buruan zeuzkaten xedeetatik. Bi, beste ezeren gainetik: paperak lortzea eta lanean hastea, bizi ahal izateko eta familiari dirua bidali ahal izateko. Hori kontuan hartu nahi ez bada, ez dokumentazioa eskuratzeko benetako aukerarik, ez eta berehala edo epe ertainera lanean hasteko paradarik ematen ez dien zentro batean egonaraztea, alferreko ahalegina da. Gaztetxoen ikuspegitik hori denbora galtzea, ez die beren erantzuten; egonaldi bortxatutzat hartzen dute, eta arbuioa sorrarazten die. Eta gaztetxo horiek arazoz betetako, bihurri, eta hezigaitz gisa sailkatzen badira, oker jokatzeaz gain, baztertzea eta marginatzea, beste ondoriorik ez da lortuko. Berdin gertatzen da gazte talde horiek hiritar segurtasun ezarekin lotzen baditugu. Arazoari alde horretatik heltzen bazaio, gaztetxoei beraiei leporatzen zaie beren egoeraren erantzukizuna. Behar dena da gizartean aurrera egitera ahalbidetuko duten heziketa-poltika. Autonomi erkidegoek, arlo horretan eskumen osoak dituztelarik, hor daukate aukera on bat demostratzeko zenbateraino diren egiazkoak aldarrikatzen dituzten asmo onak: oraingo atzerritartasunaren legeria arbuiatzea ideia txalogarria da, baina ikusteko dago gauza diren ideia horiek aplikatzeko errealitatearen erronkei benetan aurre egiteko balio duten ekimen positiboekin. Arazo horiek hedabideetara agertu direnetik, hainbat eta hainbat gizarte-ekimen abiarazi dira, eta instituzioek nola edo hala entzun behar izan dituzte. Zabaldu zaio, dirudienez esperantzari lehioa bat. Ukaezina da telebistak gure etxe erosoetan sartzen dituztenean gaztetxo horiek bizi duten errealitatearen irudiak, asaldatu egiten garela, eta haien egoera hobetzera zuzendutako politikak eskatzeko mugiarazten gaituztela. Gazte horiek gure atea jotzen dutenean sentimentu berekin erantzungo ote diegu?

        Bizilagunak21

  Trabajadoras

Zurrumurru Ez Logotipo Fondotransparente 08 1

Valla

Fotografía Amnistía Internacional

Banner Docu Sos Eusk

Colabora

Colabora económicamente con SOS Racismo de la forma que tú prefieras:

Socios Eu

Mugak aldizkaria

01recortada

2012 Urteko Txostena

Inf An Sos12 Web