Ixilik. Kanporaketak.

Datuak oraintxe ezagutu dira. Poliziakoek adierazi dutenez, 2000ko urtariletik 2001eko ekainaren 30ea bitartean, pateran iritsitako 16.723 marrokoar kanporatu dituzte: hileko mila pertsona baino gehiago kanporatuak. Baina kopuruak aldarri ozena badira ere, prozedura “ixiltasunezkoa” gertatzen ari da. Izan ere, ez dute inolako eraginik izan iritzi publikoan. Hedabideek, kopuruak aipatzen dituztenean, hotz-hotz adierazten dituzte, Espainiaren esportazio-zifrak balira bezala, berez datorren zerbait balitz bezala. Aldiz, kanporaketa azaleratu egin denean, oraintsu gertatu den bezala, 117 immigrante subsaharatar, taldean, eta horretarako berariaz fletaturiko hegazkinetan, bidali dituztenean, informazioa emateko modua zeharo aldatu da. Oraingoan bazegoen halako kritika-puntu bat, eta beste aldetik, kanporatuen egoera modu humanitarioan begiztatzen zen. Gauzak ez dira horrela egiten! Batek esango luke itxura-kontu hori izan dela gai nagusia, hemengo jendearen kezka ez dela benetan kanporatuen egoera dramatikoa, baizik eta ematen den irudia. Nola izan daiteke gu, hiritar txuriak, mendebaleko kulturadunak, demokratak eta kristauak horrelako tragedia batean nahastuta egotea! Gure erantzukizuna zuritzeko beste estrategia bat izaten da gure haserrea, egiazkoa edo itxurazkoa, gaiztotasunaren eredua den norbaitengana bideratzea, Eta norbait hori orain mafiak dira. Oraingoan, poliziaren zuzendari nagusi Juan Cotino, kopuruak ematerakoan argi utzi nahi izan du zeintzuk ziren mezuaren helburukoak: “nora doazen jakin gabe itsasoratzen diren pertsona horiek guztiak, hainbestetan heriotzera bideratzen diren horiek guztiak”. Beste hitzekin esanda, jende horri bidaltzen zaien mezua da, diru-kopuru izugarriak ordaindu eta gero, itsasoan galtzen ez badira, Espainiako polizia izango da beren patu txarra gauzatzeaz arduratuko dena, beren herrialdeetara kanporatuz. Denok dakigu, eta genekien hori eskarmentuak baieztatu besterik ez du egiten, immigranteak ez dira saiatu gabe geldituko, arrazoi askorengatik. Baina horrela, guk lasai lo egin dezakegu, argi asko abisatu bai genien. Gainera, datuek erakusten dutenez arazoa ezin da lotu PPren Atzerritarren Lege berriarekin soilik, zeren 17.623 kanporatuetatik 11.721 joan den urtekoak dira, eta orduan indarrean zegoen oposizioak onarturiko lege zaharra. Gure lurraldean diren beste gatazkak direla eta, jendeari dei egiten zaio iritzia eman dezan, parte har dezan, isilik egotea amore ematea baita. Arrazoibide berarekin ez ote diogu geure buruari galdetu behar ixilik egoteak konplize bihurtzen gaituen?

        Bizilagunak21

  Trabajadoras

Zurrumurru Ez Logotipo Fondotransparente 08 1

Valla

Fotografía Amnistía Internacional

Banner Docu Sos Eusk

Colabora

Colabora económicamente con SOS Racismo de la forma que tú prefieras:

Socios Eu

Mugak aldizkaria

01recortada

2012 Urteko Txostena

Inf An Sos12 Web