Paperik gabeak: etorkizuna eskuetan hartu

Aldaketa iritsi da. Orain arte, bertako jendez osaturiko elkartasun erakundeak edo legalki instalaturiko immigranteen elkarteak dira saiatu direnak konponketaren bat bilatzen pertsona immigranteek, Gobernuak paperak ukatzearen ondorioz, jasaten dituzten bizitza eta lan kondizio latzei. Baina orain, paperik gabeko pertsona immigranteak berak dira mugitzen hasi direnak. Horrela, orain arte bete duten papera goitik behera irauliz, plazara ateratzen dira, klandestinitatea arbuiatuz. Orain, beren arazoen aurrean subjektu aktibo agertzen dira, ez pasibo; eguzki argira agertzen dira, ez daude ilunpean; beren ahotsa entzunarazten dute, ez dute interpretatzailerik behar; berak dira beren arazoei buruz erabakitzen dutenak, ez besteak; beren buruak polizi ekintzetik babestuak ikustean, modu libreagoan adieraz ditzaketa beren asmoak; legeak ukatzen dizkien eskubideak, biltzekoa, elkartzekoa, manifestatzekoa, hartu eta egikaritu egiten dituzte, eta etengabeko kanporatze-mehatxuari aurre eginez, administrazioa mahai batean eseriarazten dute, beren egoeraz negoziatzera. Atzerritartasunari buruzko legeriaren inguruko eztabaidan agertu izanak oso bestelako eitea ekarri dio: itxura zehatza, eta bereziki aurpegiak jarri dizkio Paperak Denontzat dioen aldarriari; orain artekoan hainbeste aldiz, oraingo legeriaren alternatiba estrategikoen hitz handitan itorik gertatzen zen aldarriari. Horrela, apurturik geratu dira atzerritarren lege eta politikak salatzen zituztenen ekintzaen mugak: bestelako indarra eta abiadura eman diote elkartasun mugimenduari. Gobernuarekin sinaturiko akordioak, partzialak dira, zalantzarik gabe, eta inork ez lezake bermatu beteko direnik. Hortaz, zuhurra da pentsatzea monbilizazio gehiago beharko direla bai immigranteen aldetik bai gizarte zibilaren aldetik. Baina argi dago jadanik abiapuntua ez dela berdina. Hala ere ez da ahaztu behar Gobernua, bere tranpan harrapatarik mugituko dela, eta bere legeak ukatzen zituen galdakizun batzuei erantzun beharrean, berehala aterako duela bere aurpegirik autoritarioena, eta legearen alderdi zapaltzaileenak abian jarriko dituela. Ez ahaztu Rajoyk esan berri duena, alegia, ekainetik aurrera ehunka eta are milaka atzerritar, bere legeak “legez kanpo” utrzi dituen horiexe, kanporatuko dituela. Zalantzarik gabe hor izango dugu erronka ederra nolako elkartasun-baliabideak aterako ditu gizarte zib ilak politika horri aurka egiteko?

        Bizilagunak21

  Trabajadoras

Zurrumurru Ez Logotipo Fondotransparente 08 1

Valla

Fotografía Amnistía Internacional

Banner Docu Sos Eusk

Colabora

Colabora económicamente con SOS Racismo de la forma que tú prefieras:

Socios Eu

Mugak aldizkaria

01recortada

2012 Urteko Txostena

Inf An Sos12 Web