Ekintzarako garaiak, gogoetarako garaiak.

Gaurko egunean politikoki zuzen agertu nahi bada, arrazakeria arbuiatu beharra dago. Badaude legeak jarrera arrazista nabarmenak zigortzeko, eta ez dira gutxi estatu mailako edo Europa mailako erakundeak, bereziki gai horietaz arduratzeko eratuak. Urtero ospatzen da mundu mailan arrazakeriaren aurkako egun bat, eta aurtengoa, horretarako dedikaturiko urtea dugu. Baina halaz eta guztiz ere, argi baino argiago dago arrazakeriarekin eta xenofobiarekin loturiko arazoak, desagertu ordez larrituz doazela.
Hiru dira Arrazakeria eta Xenofobiari buruzko Ikerketa eta Dokumentazio Zentroaren eta Mugak aldizkariaren jarduketa guztiaren xedeak definitzen duten ildoak, eta lerro hauetara ekarri nahi ditugunak: gogoeta da bat, elkartasun ez instituzionalaren arloko jarduerak indartzea da bestea, eta europar dimentsioa da hirugarrena.

Beharrezkoa da gogoeta egitea arrazakeriaren aurkako ekintzaren helburuez. Ekintza horren, protagonista zenbait, militante zein intelektual, duela denbora luze, zalantzan jartzen ari dira arrazakeriaren aurkako mugimenduaren oinarrian dauden aurresuposamenduak, izan ere, errealitateak berak behartzen du zalantza horretara. Mugak aldizkariaren orrietan, gogoeta horientzako tarte bat egin nahi dugu, haien inguruko eztabaida, orain arte eskasa, sustatzeko asmoz.

Elkartasun ez instituzionalaren alorraren jarduera indartzea da bigarren ildo bat. Eta gure ustez, hortxe datza arrakastaren edo porrotaren gakoa, bereziki, arrazakeriaren aurkako ekintzaren xedeko nagusietako bat direlako alor horretan garatzen diren politiken ardura duten instituzioak direlako. Mugak-ek, instituzioez kanpoko arloan kokaturik, ahaleginak egin nahi ditu eguneroko eginbeharraren eginbeharrez gainezka dauden erakundeei, beharrezko tresnak eskaintzeko. Horretarako, gure lanaren atal garrantzitsu bat izango da ekintzarako baliagarria den dokumentazioa tratatzea eta argitaratzea. Ohartzen gara, haatik, langintza hori aldizkari arin eta maneiagarria egiterakoan eragozpena izan daitekeela. Beste aldetik, instituzioez kanpoko asoziazionismoaren alorra guztiz erabakigarria da: izan ere, pertsonen jarrerak, ohiturak eta iritziak eraldatzean dagoelarik aurrera edo atzera egitearen gakoa, zer hobe bide horretan jendeak zuzenean parte hartzen duen ekimen hiritarrak baino?

Europar dimentsioa berez dator Europar Batasuneko parte izatetik, izan ere, instituzio hori baita arrazakeria eta xenofobiaren agerpen askoren jatorrian dauden immigrazioa murrizteko polítika askoren protagonista nagusia. Orain dela gutxi arte, aditu bakan batzuek besterik ez zuten Schengen ezagutzen, baina egun, premiazkoa da ezagutza hori zabaltzea eta hedatzea, bere orientazio politikoen aurrean egokiro posizionatzen jakin dezagun. Mugak-en ahaztuko ez dugun eginkizuna.

Azkenik esan dezagun Mugakek denboran iraun dezan ezinbestekoa dela helburuan dituen lagunen interesarekin bat egitea. Interes horren neurria emango digu aldizkariaren harpidetza egiteko prest aurkitzen ditugun pertsonen kopuruak. Arrazakeria eta Xenofobiari buruzko Ikerketa eta Dokumentazio Zentroaren funtzionamendua eta Mugak aldizkariaren argitalpena ahalbidetzen duten pertsona guztien lana, salbuespenik gabe, borondatezkoa, eta inolako ordainsaririk gabekoa da, baina aldizkariaren gastu materialak ordaintzeko ezinbestekoak dira harpidetzak. Espero dezagun aldizkari honek bereganatu dituen espektatibak ez zapuztea.

        Bizilagunak21

  Trabajadoras

Zurrumurru Ez Logotipo Fondotransparente 08 1

Valla

Fotografía Amnistía Internacional

Banner Docu Sos Eusk

Colabora

Colabora económicamente con SOS Racismo de la forma que tú prefieras:

Socios Eu

Mugak aldizkaria

01recortada

2012 Urteko Txostena

Inf An Sos12 Web