Zurrumurruen aurkako sarea

Mugak Port58

Zurrumurruak, estereotipoak eta aurreiritziak ohikoak dira gure eguneroko bizimoduan. Ezin konta ahala partekatzen ditugu denon artean. Askotan, haien subjektu pairatzailea minoriaren bat izaten da. Hala gertatzen da pertsona migratzaileen kasuan: beraiekiko zuzenak ez diren baina bertakook haiei bizkarreratzen dizkiegun hainbat irudi jasan behar izaten dituzte. Eta aurreiritzi horietatik eratortzen dira jarrera diskriminatzaile asko eta asko, jende arruntok egunero gauzatzen ditugunak.

Nork ez du entzun, partekatu edota jaulki immigrazioa delinkuentziaren gorakadarekin, gizarte laguntzen bizkarretik bizitzearekin, lan merkatuan konpetentzia bidegabea egitearekin, Gizarte Segurantzaz abusatzearekin, babes ofizialeko etxebizitzetarako sarbidean lehenestearekin, matxismoa eta genero bortxakeriaren areagotzearekin... uztartzen dela? Honelakoak esan eta esan egiten dira, ez bakarrik taberna giroan, baita ere politikaren oholtzan, hedabideetako tertulietan...

Gehienetan, horrelako esapideek ez dute errealitatearekiko alderaketarik xumeena ere gainditzen. Eta jakin badakigulako horrek bost axola diela irizpide horiek sutsuki defendatzen dituztenei, beharrezkoa da ezagutza, datuak, argudioak helaraztea isiltasunaren hesia hausten esku hartzeko prest dauden guztiei. Iraganean, beste gai batzuen inguruan, posible izan da hori egitea. Eginkizun horretan murgildu nahi du zurrumurruen aurkako sareak.

Duela pare bat urte sortu zen Bartzelonan, erakundeen babes ofizialarekin, eta egitasmo bikaina da kale mailan, zigorrik jasan gabe milaka pertsona laidotzea ez dela ametigarria gure gizartean aditzera emateko prest dauden ehunka edo milaka lagunek egin beharreko lan ideologikoari sendotasuna emateko.

Egia da laido eta diskriminazio horren sorburu nagusiak Erakundeetan, gobernuetan, legeetan eta hedabideetan bilatu behar direla. Baina bada, era berean, aukerarik hiritar lana egiteko, aurrez aurre, berdintasunezko harremanak sortzeko urratsak ematen. Esparru honetan jokatu nahi dute zurrumurruen aurkako sareek eta ekintzaileek.

        Bizilagunak21

  Trabajadoras

Zurrumurru Ez Logotipo Fondotransparente 08 1

Valla

Fotografía Amnistía Internacional

Banner Docu Sos Eusk

Colabora

Colabora económicamente con SOS Racismo de la forma que tú prefieras:

Socios Eu

Mugak aldizkaria

01recortada

2012 Urteko Txostena

Inf An Sos12 Web