CAaD. Creative Action against Discrimination - Sormenezko Ekintza Diskriminazioaren aurka

Gipuzkoako SOS Arrazakeriakook Europa mailako beste abentura bati ekin diogu gure jarduera hobetu asmoz; hori lortzeko, gure giza taldeak tresna berriak eskuratuko ditu.

Austriako Stand 129: Caritas Wien, Hungariako Artemisszio eta Italiako Cooperativa Giolli taldeekin batera, Erasmus+ egitasmo honekin saiatuko gara teknika berritzaile eta artistikoak gehitzen gure diskriminazioaren aurkako tailerrei, sormenari esker jende ugari eta anitza gurera erakartzeko.

Egitasmoaren beste asmoetako bat da tresnen kit-ak prestatzea (parte hartuko duten hainbat herrialdeetan saio pilotuak eginez) aniztasun eta diskriminazio eremuetan jarduten dugun artista, teknikari, hezitzaile, irakasle eta besterentzako, hiru teknika erabilita:

  • Bideo parte-hartzaileak, lan komunitarioari begira.
  • Zapalduaren antzerkia, IDENTITATEAren eremuko talde lanari begira.
  • Sare sozialak eta komunikazio antirrazista: nola sortu komunikazio eraginkorra.
SOS Arrazakeriako talde inplikatuak sare sozialei buruzko lana koordinatuko du; halaber, bideo parte-hartzaileei eta sare sozialei buruzko saioak egingo ditu, eta egitasmoaren barne ebaluazioaz arduratuko da.

Emaus-ek finantziaturiko proiektua Erasmus + KA2 Strategic Partnerships for Adults Education project

Logo Erasmus  C Aa D Logo

        Bizilagunak21

  Trabajadoras

Zurrumurru Ez Logotipo Fondotransparente 08 1

Valla

Fotografía Amnistía Internacional

Banner Docu Sos Eusk

Colabora

Colabora económicamente con SOS Racismo de la forma que tú prefieras:

Socios Eu

Mugak aldizkaria

01recortada

2012 Urteko Txostena

Inf An Sos12 Web