
Kultura aniztasunak bizitza pertsonala eta kolektiboa aberasten du.
Hala ere, sarritan mehatxu edo gatazka iturri bezala bizi izan da eta ikuskera horrek arriskua eragin du: axolagabetasun morala edo, are gehiago, desberdina denaren bazterketa edo bereizketa eragiten duten jarrerak sozialki sustatzeko arriskua.
Balioetan eta kulturartekotasunean hezteko ahalegin asko eta asko bestearen kulturaren inguruan egituratu dira. Baina kulturartekotasunean eta giza-eskubideetan hezteak zera esan nahi du: soziokulturalki desberdinak direnak onartu eta haiei harrera egitea, haiek humanizatzea eta haien eskubideak aldarrikatzea berdintasunaren ikuspegitik.
Honetarako SOS Arrazakeriak EAEko irakasleei eta ikasleei langintza gauzatzeko tresna eta baliabideak eskaintzen dizkizue.
ERREKURTSO DIDAKTIKOAK
DBH 3 eta DBH4-ko ikasleei zuzendutako dinamikak eskaintzen dira: