Prentsa oharrak

Inklusio sozialerako bidean, gazteak elkarrekin

SOS Arrazakeria Gipuzkoak, Donostiako Udaletxearen eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz, Ruiseñor-Urretxindorra Mentoretza proiektua martxan jarri du bigarren urtez, unibertsitate ikasleei eta etorkin edo atzerritar jatorriko nerabeei bideratuta.

Nerabeen inklusio soziala errazten duten autoestima, harreman sozial eta gaitasun pertsonal eta sozialak indartzea azpimarra dezakegu proiektuaren helburuen artean. Iaz zazpi izan ziren sortutako bikoteak. Aurten, sortutako bikoteen kopurua bikoiztu egin du SOS Arrazakeriak, izan ere, iazko emaitzak izugarri onuragarriak izan ziren, eta Donostiako (hiru), Errenteriako (bat) eta Hernaniko (bat) irakaskuntza zentroetako parte-hartzearekin, hamalau mentore-mentoredun bikote daude aurten. Era berean, Donostiako Deusto Unibertsitateak eta UPV-EHUko Psikologiako Fakultateak zuzeneko inplikazioa dute proiektuarekin, baita bederatzi erakunde desberdinek ere: Real Sociedad Fundazioa, Orona Fundazioa, Kutxa Ekogunea, Aquarium, Museo Oiasso, Federación Gipuzkoana de Basket, Retabet GBC, Kutxa Fundazioa y Donosti Kultura.

Mentoretzaren bitartez, unibertsitate ikasle bakoitzak astean behin hiru ordu eskaintzen dizkio egokitutako neska-mutilarekin harremanari , elkarrekin dibertitzeko, mintzatzeko, kirola egiteko, antzokira, mendira edota museo batera joateko ideiarekin, besteak beste. Asia dela medio, lotura harreman bat sortzean datza proiektu hau, komunikazio gaitasun, enpatia eta izaera bera indartzeko jomugarekin. Mentoretza aurrera eraman ahala, neska-mutilen eta unibertsitate ikasleen arteko elkartrukatzeaz baliatuz harreman bat sortzen dute, bientzako adierazgarritasunaz betetako onurak dakartzana.

Ruiseñor/Urretxindorra proiektuak Catalunyan eta Nafarroan dauzka pareko ekimenak, SOS Arrazakeria Gipuzkoak koordinatzen duen hau Estatuan finkatutako bosgarrena izanik, aldiz, EAEn lehenengoa.

Donostia, 2015eko azaroaren 6a.

Kutxa Ekogunea y SOS Racismo de Gipuzkoa juntos en el proyecto de Mentoría RuiseñorDonostia, 2015eko azaroaren 6a.

Zurrumurru Ez Logotipo Fondotransparente 08 1

Valla

Fotografía Amnistía Internacional

Banner Docu Sos Eusk

Colabora

Colabora económicamente con SOS Racismo de la forma que tú prefieras:

Socios Eu

Mugak aldizkaria

01recortada

2012 Urteko Txostena

Inf An Sos12 Web