Adingabe eta gazteentzako aholkularitza eta laguntza

Donostiako Peña y Goñi kaleko 13an dagoen Adingabeen eta Gazteen Harrerarako Bulegoan 71 kasuren arreta eraman da 2011n, abuztura arte. Bertaratu diren gehien-gehienak (70) gizonezkoak izan dira. Emakumezko atzerritar bakarra azaldu da laguntza bila.
Herrialde-jatoriari dagokionez ere talderik askoz handiena % 89, herrialde bakar batetik etorritakoa da: marrokoarrak; gainerakoak: % 6 Algeriatik, % 4 Ghanatik, eta azkenik, Maliko gazte bakarra.

Adinari dagokionez, gehiengo handia dira adinez nagusiak: % 66) 18 eta 20 urte bitartekoak, %17 izanik 21 urte edo gehiago dutenak (25 urte dauzka zerbitzu honetan hartutako gazte adintsuena). Aurreko urteetan ez bezala, % 17 bakarrik dira adingabeak, 13tik 17 urtera bitartekoak..
Etxebizitza baten beharrak eragin ditu kontsulta gehienak, eta ondoren, egoitza-eskabideak, jatorrizko herrialdeko pasaportea edo nazio-txartela eskuratzeko izapidea, eta epaitegi alorreko izapideetarako laguntzak.
Egoitza-eskabideei dagokienez, gehienak, baimenak berriztatzeko izapideak izanik (% 64), beste % 28 estrainako eskabideak izan dira, eta % 8an, egoitza-baimenaren ukoen aurkako errekurtsoak aurrera eramateko izapideak.

Jatorrizko herrialdeko pasaportea edo nazio-txartela eskatzeko izapideei buruz, % 58 pasaporte-eskabideak izan dira, % 32 nazio-txartela eskuratzeko eskabideak, eta gainerako % 17 pasaporteak berriztatzeko eskabideak.

Adingabeen eta gazteen osasuna dela-ta planteaturiko kontsultak etengabeak izan dira. Alor honi buruz planteaturiko 15etatik 8 osasun mentalaren ingurukoak izan dira, erakundeen aldetik behar bezalako erantzunik jaso ez dutenak.
Kopuru txikiagoak badira ere, zenbait kontsulta izan dira irekitako kanporatze-prozedurei aurre egiteari begira, ekonomi prestazioak lortzeko kudeaketak egiteko, adina zehazteko probeen inguruko jestioak, eta babes-eskabideak.

Laburbilduz:

Azken urteotan Gipuzkoan aldaketa sakonak izan dira pertsona nagusi baten erreferenterik gabeko gazte adingabeen errealitatean. Babes-sisteman zeudenen kopuruak jaitsi bezala, asko ugaritu dira beste autonomia erkidego batean tutelapean egon ondoren Gipuzkoara etorri diren gazteak, eta baita beren ibilbidean babes-sistematik inoiz igaro ez direnak.

        Bizilagunak21

  Trabajadoras

Zurrumurru Ez Logotipo Fondotransparente 08 1

Valla

Fotografía Amnistía Internacional

Banner Docu Sos Eusk

Colabora

Colabora económicamente con SOS Racismo de la forma que tú prefieras:

Socios Eu

Mugak aldizkaria

01recortada

2012 Urteko Txostena

Inf An Sos12 Web