Adingabeak eta gazteak
Marokotik adin txikiko eta gazteen migrazio mota bat baino gehiago dago eta beraien artean desberdinak dira. Badira gurasoek 6000 euro ordaindu eta gero migratzen duten gazteak, landa girokoak dira. Beste era bat da, dirua ordaindu ondoren Itsasartea pateran zeharkatzea. Eta hirugarren era eta Espainian ezagunena kamioi baten azpietan pasatzea Era autonomoan eta xoxik ordaindu gabe. Ingurune urbanoetan bizi diren gazteek, Tanger edo Casablancan bizi direnek aukeratzen duten modua. Landa giroko gazte batzuk portua duten hirietara joaten dira, Casablanca edo Tanger kasu eta era horretan pasatzen saiatzen dira. Adin txikikoen hiru migrazio modu horiek familia mailako prozesu desberdinak esan nahi dute. Beraien arteko desberdintasunak aztertu beharko lirateke.