Face2Face

Etorkinak pateretan eta uholdetan datoz Europara, gizarte laguntzetatik bizi dira, segurtasun falta handiagoatzen dute, ez dute integratu nahi eta gure ohituren galera dakarte... 

Txuri Alogo Face2face Color

Halako diskurtso, mezu eta informazioak eguneroko ogia dira gehienok irakurtzen ditugun komunikabideetan. Ezagutza oztopatzen duten diskurtsoak, beldurra zabaldu eta jarrera arrazistak suspertzen dituztenak. 

Elkarren arteko ezagutza sustatu eta errespetua eragingo dituzten dinamikak bultzatzea zaila da baina ez ezinezkoa. Horrexegatik abiarazi dugu Face2Face.

Zer da. Ondoko helburuak dituen komunikazioan oinarrituriko ekimena.
. Gehiengo populazioa eta etorkinen arteko ezagutza eta elkarrizketa errazteko.
. Iritzi publiko zabal batek duen etorkinei buruzko irudi ezkorra hobetu, errealitatea hurbildu, ikuspuntu berriak agertu, protagonistek euren ikuspegia emateko.


Nola egingo dugu.


- Komunikazioan trebakuntza tailerrak.
Etorkinek eta bertakoek sare sozialak, argazkigintza, bideoa eta kazetariekin hitz egiten trebatzeko tailerretan parte hartuko dute. 

- Unibertsitatea. Etorkizunean kazetariak izango direnekin lanean. Kazetari eta adituen laguntzarekin gidaliburua egingo dugu, gaur unibertsitateko komunikazio ikasle eta etorkizunean kazetari izango direnek bere lana egiten ikas dezaten modu egiati, profesional eta errespetuzkoan.

Ekitaldi publikoak. Gizartearen parte diren pertsona hauek gertuagotik ezagutzeko nahia, jakin mina dutenentzat, azaletik pasa eta beste errealitate bat, bizipenak eta pentsamolde desberdinetan gehiago sakondu nahi dutenentzat.

Nork, noiz, non. SOS Arrazakeria/MUGAKek Europako beste hiru elkarterekin batera (Txekiako People In Need, Italiako CESVI, eta Britainia Handiko Migrant Voice) egiten dugu ekintza.
Integraziorako Funts Europarren laguntzarekin eta Espainian, Txekian, Italian eta Britainia Handian, 2013 eta 2014ean lanean ibiliko gara gure xedea betetzearren: Beste herrialde batzuetatik etorririk hemen geratu direnen bizitza modu egiatian eta errespetuz hurbildu. 

Elkarren arteko ezagutza sustatu, elkarrizketarako zubiak eraiki eta ezjakintasunaren ormak behera bota. Bizi garen gizartea anitza da, ezagutu dezagun, goza dezagun.


Parte hartzeko jarri harremanetan gurekin komuniakzioa@mugak.org

Parte hartzeko

Eu

Ikusi orain arte egindako ekintzak hemen

        Bizilagunak21

  Trabajadoras

Zurrumurru Ez Logotipo Fondotransparente 08 1

Valla

Fotografía Amnistía Internacional

Banner Docu Sos Eusk

Colabora

Colabora económicamente con SOS Racismo de la forma que tú prefieras:

Socios Eu

Mugak aldizkaria

01recortada

2012 Urteko Txostena

Inf An Sos12 Web