Kirola, hedabideak eta integrazioa

Atal honetan, besteak beste, SOS Arrazakeriaren Aniztasunaren Behatokiak, Kirolaren Kontseilu Nagusiaren laguntzarekin, 2008az geroztik urtero masa hedabideen eta ikuskizun-kirolaren artean dagoen harremana ikertzeko abian duen ikerketa-ekintza proiektuaren emaitza nagusiak aurkezten ditu.


Urte hauetan metatu dugun esperientziak ahalbidetu digu minoria etnikoen aurkezpenaren tratamendua ikertu ahal izatea, sentiberatzeen nondik-norakoak eta Olinpiar Jokoak, nazioarteko futbol txapelketa nagusiak edota Espainiako futbol liga profesionala bezalako lehen mailako kirol ekitaldi handienen jarraipen mediatikoan sor daitezkeen diskriminazio edo arrazakeria prozesu eta agerpenak, eta bide batez alor honetako kazetaritzarako praktika egokiak proposatu ahal izatea, ikerketaren emaitzak horrelako zerbait eskatuko balu.


Proiektu honen abiapuntua da kirolak integrazio tresna izateko lukeen balizko betekizunaz ziurtasun zientifiko esanguratsuen gabezia, Heinemann (2002)-k dioen bezala eta geroago Coalter (2009)-k berresten duen moduan, eta aldi berean onartzea kirolak baduela ahalmena ingurumena errazteko “etorkinak eta jatorri atzerritarreko pertsonak gizartean integratzeko, eta kulturarteko elkarrizketaren lagungarri izateko, kirolak kide izate eta parte hartzearen sentipen partekatua suspertzen baitu eta, horrela, gainera, lanabes garrantzitsua izan baitaiteke etorkinen integraziorako” (Europar Erkidegoen Batzordea, 2007:7).

Txosten honek, Kirolaz, Hedabideez eta Minorien Integrazioaz, Kirolaren Kontseilu Nagusiaren laguntzarekin 2009az geroztik Gipuzkoako SOS Arrazakeria egiten ari den ikerketen emaitzen zati bat jasotzen du

        Bizilagunak21

  Trabajadoras

Zurrumurru Ez Logotipo Fondotransparente 08 1

Valla

Fotografía Amnistía Internacional

Banner Docu Sos Eusk

Colabora

Colabora económicamente con SOS Racismo de la forma que tú prefieras:

Socios Eu

Mugak aldizkaria

01recortada

2012 Urteko Txostena

Inf An Sos12 Web