Gipuzkoa Solidarioa IV (2013)

BIZILAGUNAK- LA FAMILIA DE AL LADO

Igandeko bazkaria, atsegina eta berezia

2012ko azaroaren 18a igandea zen eta 400 bazkari baino gehiago egin ziren Europar Batasuneko zortzi herrialdetan (Txekian, Italian, Belgikan, Eslovakian, Maltan, Portugalen, Hungarian eta hemen, Gipuzkoan) bertako eta etorkin familien artean.

SOS Arrazakeriatik antolatu genituen topaketa hauek Gipuzkoan, eta 500 lagunetik gora izan ziren partaide gurean.

60 familiek zabaldu zieten beren etxeko atea beste hainbesteri. Bertakoak ziren batzuk, beste lurraldeetatik etorriak besteak. Denek, igandeko otorduaren mahai inguruan, elkartrukatu nahi izan zituzten nork bere bizipenen, gurarien, kezken, ametsen eta nahikundeen kontakizunak. Horixe baitzen helburua: elkar ezagutu eta harremanetan ipintzea. SOS Arrazakeriaren ustez hauxe delako modurik erosoenetako bat geure gizartearen bilbea sendotzeko eta elkar ez ezagutzetik eta aintzakotzat ez hartzetik sortzen diren aurreiritzi horiek ezabatzeko.

Aurten ere esperientzia errepikatzeko asmoa dugu datorren azaroaren 17an, igandez., eta ekitaldian parte har dezazun proposatu nahi dizugu.

Zer de Bizilagunak? Bertako eta atzerritik etorritako norbanakoak eta familiak mahai baten inguruan elkartzea helburu duen egitasmoa da.

Nork har dezake parte? Edozein familiak edota norbanakok; hau da, hurkoa ezagutzeko jakin-mina duen edonork. Eta familia diogunean, bere burua halakotzat hartzen duen edozein kidego esan nahi dugu, zeinahi delarik haren osaera: ama ezkongabeak, emakumezko edo gizonezkoez osaturiko bikoteak, sexu ezberdinetakoak, haurrak dituztenak edota gabeak, bilobadun aiton-amonak, e. a. Edozein eratakoak.

Zergatik antolatzen dugu Bizilagunak? Asko eta asko garelako pertsonak, bertakoak nahiz kanpotik etorritakoak, hurbiltzeko urratsa eman nahi genukeenak baina aukerarik aurkitzen ez dugunak. Eta zinez sinesten dugulako zuzeneko harreman horiek, esperientzia berriak geure adimena zabaldu eta estereotipoak eta aurreiritziak gainditzeko modurik aproposena direla.

Askotan, beste herrialde batzuetan sortutako neska-mutilekin doaz eskolara geure seme-alabak, baina… zer dakigu haien familiez, eguneroko bizimoduaz, amets eta helburuez?

Jende berria ezagutu eta haiekin jardutea, otordu batez besterik ez bada ere, aukera atsegina eta aberasgarria gerta daiteke. Bertako pertsona askok ez du aukerarik edota ez daki zer egin atzerritik iritsitako pertsonak ezagutzeko, eta alderantziz; halako guztientzat, Bizilagunak – La Familia de al Lado ekimen hau aukera paregabea da nork bere jakin-mina asetzeko eta bestelako jatorria, kultura, ohiturak edota pentsaerak dituzten hurkoak ezagutu eta ordu batzuk gustura pasatzeko. Hainbat gauzatan ezberdinak eta beste askotan berdin-berdinak garela zuzenean egiaztatzeko abagunea da. Arratsalde atsegin bat pasatzeko era bat da, bestelako ohiturak badirela ikasiz; begi arrailduen atzean, edota azal beltzaran edo zurixkaren gibelean sentipen bertsuak daudela, lehen irudipenetatik haratago joateko beta hartzen badugu. Baina honetaraino iritsi bagara eta oraintxe arte guztiz ezezagunak genituenekin otordua partekatzen ari bagara, haratago joateko gogoa duelako izanen da, ezta?

Nola har liteke parte? Dei ezazu 943 321 811 telefonora edo idatz info@mugak.org posta elektronikora.

Familia bezala. Elkarren artean nolabaiteko ahaidetasuna duten bi pertsona edo gehiagok osatzen dutena da guretzat familia. Parte hartu nahi lezaketen norbanakoek, etorkinek bereziki, ahaide/ezagunen bat aise aurki dezaketela deritzogu.

Dinamizatzaile bezala. Pertsona honek aldez aurretik ezagutuko ditu bere ardurapean elkarrekin bazkalduko duten bi sendiak, eta hauekin harremanetan ipiniko da. Haien artekaria izango da. Bazkal igandean, gonbidatuak gonbidatzaileen etxera eramango ditu, aurkezpenak egingo ditu, giroa goxatuko du… eta denekin bazkalduko du. Beraz, izena ematen duen familia bakoitzarekin harremanetan ipiniko da dinamizatzaileren bat, oinarrizko argibideak jasotzeko: lanbidea eta bizimoduak, zaletasunak, alergiak eta osasun arazoak, e.a.; eta, funtsezkoena, gonbidatzaile ala gonbidatu izan nahi duten jakiteko.

Non bazkaltzen da? Bina familia horietako baten etxean egingo da bazkaria.

Bazkari egunean. Familia gonbidatzaileak egingo du bazkaria, ahal bada bere jatorrizko herrialdean tipikoa den jakiren bat. Bitartean, dinamizatzailea gonbidatuekin etorriko da, aurkezpenak egingo ditu eta elkarraldia abiaraziko du.

Eta postrerako. Honelako bazkari gogoangarriak oso postre berezia eskatzen duenez, azaroaren 23an denok bat egingo dugu Donostiako Victoria Eugenia antzokian, bizi izandakoak ezagutzera emateko eta, beste behin, umore ederrez, harreman solidarioak eta begirunetsuak hobesten dituen gizarte anitzak norbanakoei nahiz gizataldeei eskain diezazkiekeen hobetzeko aukerak azpimarratzeko. Hauxe izango da aurtengo Gipuzkoa Solidarioa IV ekimenaren ospakizuna.

Asko eta asko garelako horretan saiatzen garenak, elkarrekin bizitzeko erak asma ditzagun.


Para INSCRIBIRSE como FAMILIA

Para INSCRIBIRSE como DINAMIZADOR/A

Valla

Fotografía Amnistía Internacional

Banner Docu Sos Eusk

Colabora

Colabora económicamente con SOS Racismo de la forma que tú prefieras:

Socios Eu

Mugak aldizkaria

01recortada

2012 Urteko Txostena

Inf An Sos12 Web