Gipuzkoa Solidarioa II. Bizilagunak (2011)

0 Invitación Gsii Web

Gipuzkoa Solidarioa. Bizilagunak

Azoaroaren 5ean, larunbatean, Gipuzkoa Solidarioaren bigarren edizioari ekingo diogu, Bizilagunak izenburuarekin.
Kontaezinak dira Gipuzkoan hemen jaiotako eta kanpotik etorritako jendeen arteko harreman eta elkartasunezko istorioak. Mila koloretako istorioak, zeinetan elkar ezagutzeak eta elkar laguntzeak lagungarri izan baitzaie, batzuei hemen errotzeko, eta besteei bizitzari begiratzeko, pentsatzeko eta amets egiteko modu ezberdinak aurkitzeko. Bizimodu aberatsagoa lortzeko. Elkar ezagutuz eta elkar lagunduz, bertan dauden pertsona guztien bebesleku izango den gizarte bat eraikitzeko beharrezkoak diren sareak ehuntzen dira. Ez da arrazoirik falta aurtengo ospakizunari Bizilagunak izena emateko, horixe baitira harreman hauetako protagonistak: auzokideak, adiskideak, hots, bizilagunak. 

Ospakizun honekin, ikusgarritasuna eman nahi diegu harreman horiei, aintzat hartu hartu nahi ditugu, eta, zergatik ez, eredu gisa proposatu, gure gizarte-ingurunea hobetu nahi duten pertsona askorentzat. Zeren, legeek eta erregelamenduek askotan ezartzen ditutzten loturen gainetik,
gizarte zibilak ahalbide asko baitu, ezagutu, piztu eta hedatzea merezi dutenak. Eginkizun honetan nahi duenak parte har dezake. Eta Kursaalean plazaratu eta eskertuko diren ehun inguru esperientziek erakusten duten bezala, bertan parte hartu dutenentzako aberasgarriak
izan dira, eta gure gipuzkoar gizarte osoaren ongarri. 

Elkartasun ikusezina. Hain zuzen, ikusten ez diren atzerritaren eta bertakoen arteko eguneroko laguntza-keinuak ikusarazi nahi ditu SOS Arrazakeriak festa honetan. Hainbat alorretako ehun inguru esperientzia aurkeztuko dira Kursaalean, ikusezintasun hori hautsiz,
elkartasuna badela aldarrikatzeko eta ospatzeko. Gero eta ozenago entzuten den diskurtso xenofoboari aurre eginez, gipuzkoar gizarteko pertsona askok eta askok agertzen dituzten abegi- jarrera positiboak balioztatu nahi ditugu. Ugari baitira pentsatzen dutenak atzerritar pertsonek
duten baino egoera hobean egonik bidezkoa eta beharrezkoa dela haiei laguntza ematea. Baina elkar-laguntzako harremanak bi norabideetan dira onuragarri, musu-truk eskaintzen dituzteneei ere mesede egiten baitie. Modu honetan pertsona horietako askok adiskideak irabazi dituzte, eta
baita seme-alabak eta bilobak ere. 

Aurtengo esperientzien ezaugarri garrantzitsua da haien izaera anonimoa. Anonimoak izateko asmoa aurkitu dugu dokumentatu ditugun guztietan. Badakigu, jakin, une honetantxe ugari direla antzeko beste esperientziak, baina ezingo ditugula ezagutu, anonimoak direlako, hain
zuzen ere. Laguntzea beste helbururik ez daukaten ekintzak, trukean ezer espero gabe, eta inolako oihartzunik bilatu gabe egiten diren ekintza moralak. Gizona gizonarentzat otso dela dioen pentsamoldearen aurrean gure asmoa da nabarmentzea altruismoa eta solidaritatea ere
badaudela gizakiaren baitan. 

Gehiago irakurri

Ikusi argazkiak

Gaur Egun (eguerdia). ETBko informatiboa 05112011 - 25'13"-26'57 Bizilagunak erreportaia

Gaur Egun (gaua) ETBko informatiboa. 05112011 - Ekitaldiko irudiak 17'35"-18'05"

Goierri Telebista. Bizilagunetako bati elkarrizketa

Bizilaguna 2012 egutegia ikusi

        Bizilagunak21

  Trabajadoras

Zurrumurru Ez Logotipo Fondotransparente 08 1

Valla

Fotografía Amnistía Internacional

Banner Docu Sos Eusk

Colabora

Colabora económicamente con SOS Racismo de la forma que tú prefieras:

Socios Eu

Mugak aldizkaria

01recortada

2012 Urteko Txostena

Inf An Sos12 Web