Gipuzkoa Solidarioa I (2010)

GsiGipuzkoa Solidarioa
SOS Arrazakeriak ekitaldi bat antolatu du egungo euskal gizartearen eitea den bezala izateko pertsona immigranteek egin duten ekarpena ezagutzea eta eskertzea xede duela. Donostiako Kursaalean ospatuko da, datorren urriaren 23an. Ia 600 pertsona, immigrante eta bertako bilduko gera ospakizunerako.

Ekitaldiaren aurkezleak Santi Ugalde aktorea eta Vanessa Sánchez kazetaria izango dira. Aski ezagunak biak: lehena Trapu Zaharra teatro-taldean eta ETBko “Vaya Semanita” egindako lanagatik eta Vanessa, ETBko albistegietan egiten duenagatik.
Gipuzkoako gizarteko zenbait arlotan (literatura, kirola, ikerkuntza, arrantza…) erreferentzia izatera iritsi diren hamabosten bat pertsonek, ezagutza eta eskertza horren ikur den diploma bat emango diete arlo beretsuetan lan eginez Gipuzkoan bizi diren beste hainbeste immigranteri.
Ezagumendu-ekitaldi honetarako honako erakunde eta agintari hauen laguntza eta partaidetza izango dugu: Eusko Jaurlaritzako Immigrazio Zuzendaritza ( Miguel González), Gipuzkoako Batzar Nagusiak (Rafaela Romero), Gipuzkoako Foru Aldundia (Markel Olano), Donostiako Udala (Odón Elorza) eta Donostia 2016

Ospakizun honen biez segida eman eta osatu egin nahi dugu urte askoan daramagun etengabeko jarduna. Izan ere, gure gizartean, beste herrialdeetatik etorrita bizi direnen kalterako dauden aurreiritzien aurka borroka egin badugu, orain, orain, balioztatu eta nabarmendu egin nahi dugu euren migrazio-proiektua eta berea ere den gizartean integratzeko ahalegina.
Xenofobia eta arrazakeria bai diskurtsoetan eta bai ekintzetan indartzen ari diren une honetan uste dugu ezinbestekoa dela azpimarratzea immigrazioak gure gizartean duen alderdi onuragarria eta aberasgarria. Uste dugu iritsi dela garaia immigranteek gizarte aberatsagoa eta gizatiarragoa eraikitzeko ekartzen digutena ezagutarazteko eta eskertzeko. Errealitate hori nabarmendu nahi dugu, errekonozituz. Eta errekonozimendu hori, egitate horren protagonista izan diren ehunka gizon eta emakumeekin, eta bertako jendearekin batera ospatuko dugu.
Horregatik, larunbatean, urriaren 23an ospakizuna dugu. Gipuzkoa hazi eta mila modutan aberastu egin dela ospatuko dugu. Gure gizartea eraldatu egin zaigu azken hamar urte hauetan. Milaka lagun iritsi zaizkigu bizimodu hobe baten bila. Mila toki ezberdinetatik datoz, eta haietako apustua latza izan da: dena edo ezer ez. Eta askok oztopo larriak, burokratikoak eta sozialak gainditu behar izan dituzte. Baina pazientzia, adorea eta kemena baliatu dute bizi-proiektu bat aurrera ateratzeko, arriskutsua maiz. Eta beren etorrerarekin gure ingurua gaztetu egin dute, zaindu egiten gaituzte, gure ondoan ari dira lanean, beren hizkuntzak eta geureak hitz eginez, kultura aberastuz. Emaitza hemen dago: gipuzkoar gizarte pluralagoa, eta mundura irekiagoa. Horri esker, Gipuzkoa osatzen dugun pertsona guztiok etorkizun hobea izango dugu.

Gehiago irakurri

Valla

Fotografía Amnistía Internacional

Banner Docu Sos Eusk

Colabora

Colabora económicamente con SOS Racismo de la forma que tú prefieras:

Socios Eu

Mugak aldizkaria

01recortada

2012 Urteko Txostena

Inf An Sos12 Web