Guipuzkoa Solidarioa VII - BIZILAGUNAK (2016)

Bizilaguna Kirola WebAurten Bizilagunak urtero bezala elkarbizitza eta elkar ezagutza sustatzeko lanean egongo da “hemengo” eta” hango” familiak eta talde ezberdiak elkartuz.

Eta kirola eta kiroleko arlotan daudenakekin lan hau egin nahi dugu. Kirola jende artean elkar ezagutzeko lekuak, ekimenak sortzen delako gure ustez arlo honetan dauden kirolariak eta pertsonak orokorrean asko aportatu dezakete gizartean elkarbizitza hobetzeko.

Asko gara, bertako zein kanpotar, elkarrengana hurbildu nahiko genukeenak, baina ez dugu leku edo momentu egokirik aurkitzen. Elkarren ezagutza egin nahi dugu, nola bizi elkarrekin eta ez bakarrik elkarren aldamenen. Bizilagunak ekimenak ezagutza eta harreman berriak errazten ditu, euskal gizarteko jenearen eta bertan etxea aurkitu duen etorkin jendearen arteko laguntasunak.

Bere xumean, ekimenak arrakasta izan du. Bertan parte hartuko dutenei eskatzen zaie ordu batzuk partekatzea, jarrera irekia, jakinmina eta ondo pasatzeko gogoa, ez besterik. Gainontzekoa berez doa. Orain arteko emaitzak ezin hobeak izan dira, agian parte hartzeak ez duelako konpromiso handirik eskatzen eta ez duelako estu lotzen ere. Baina ohikoa da behin parte hartzen dutenek hurrengoan ere errepikatzea. Eta asko dira behin ezagututa, berriro geratu eta harremanei eusten diotenak. Jarduera honek aukera ematen digu urrunetik ezagutzen duguna hurbiletik ezagutzeko. Azaleko ezagutzak aurreiritzi, estereotipo eta zurrumurruak dakartza berarekin, eta haietatik sortzen ahal dira jarrera arrazistak eta xenofoboak.Fotobzlagnk

Bada beste osagai bat parte hartzera gonbidatzen duena, eta da denetariko familia motak onartzen direla eta denetariko harreman eta pertsonak onartzen direla. Ezen guretzako familia da norberak halakotzat jotzen duen unitatea, berdin dio nork osatua, zentzurik zabalenean: loturak, harremanak, maitasunak... bizitza partekatzen duen oro. Beste urte batez, Bizilagunak ekimenak euskal gizartearen aniztasunaren isla izan nahi du.

Datorren azaroaren 13an, bazkal orduan, bi familia, bata bertakoa eta bestea etorkina, elkartuko dira igandeko bazkaria partekatzeko. Euskal Herriko herri eta hiri ugaritako etxetan gertatuko da elkarretaratze hori. Bazkari bakoitzean, familiez gain dinamizatzaile batek parte hartuko du, eta bazkaria antolatzen lagunduko. Argitu dezagun, gure ustetan familia da norberak erabakitzen duena, edozein delarik bertako kide: senar-emazteak, senar-senarrak, emazte-emazteak, ama ezkongabeak, emakume edo gizon bikoteak, gizon-emakume bikoteak, haurrekin edo gabe, amonak bilobekin, lagun taldeak… bizitza partekatzen duten pertsonak finean.

Horregatik aurten kirola egitea eta elkarbizitzaren osasuna zaintzea berriz tokatzen zaigu.

Donostialdearra bazara HEMEN izena eman itzazu

Burutzaldearra bazara HEMEN izena eman itzazu

Oarsoaldearra bazara HEMEN  izena eman itzazu

Tolosaldearra bazara  HEMEN izena eman itzazu

Goierritarra bazara HEMEN izena eman itzazu

Zure aldearen aukera ez badago HEMEN izena eman itzazu

Dinamizadorea izan nahi baduzu  HEMEN izena eman

Valla

Fotografía Amnistía Internacional

Banner Docu Sos Eusk

Colabora

Colabora económicamente con SOS Racismo de la forma que tú prefieras:

Socios Eu

Mugak aldizkaria

01recortada

2012 Urteko Txostena

Inf An Sos12 Web