Gure auzoak, herriak eta hiriak aurrera aterako badira, bizilagun guztion partaidetza ezinbestekoa dugu. Gure etorkizuna eraikitzeko, geure arteko gorabeherak libreki eztabaidatzeko, gizarte kohesionatu bat lortzeko, nahiataezkoa da tokian bizi diren eta bertan lan, negar eta amets egiten dutenekin batera jokatzea. Ez zaigu buruan sartzen biztanleriaren parte bat legez baztertzen duen gizarte bat. Onartezina iruditzen zaigu urteak joan eta urteak etorri, gure artean bizi, lan egin, gozatu eta penatzen direnak gure udalak hautatzerakoan kanpoan geratzea. Eta horixe da datozen udal-hauteskundeetan gertatuko dena. Kanpoan sortua izate hutsarengatik, Gipuzkoan urte luzeetan bizi arren, ez dute eskubiderik izango boto eskubidea egikaritzeko, ez eta gure udaletako partaide izateko eta udal politiketan eragina edukitzeko. Bazterkeria hau ez da immigranteei dagokien kontu hutsa; gizarte osoari dagokio. Ez da immigranteen eskakizun bat; hiritar guztiok ukitzen gaituen eskakizun funtsezkoa da, zeren eta populazioaren parte bat boto-eskubidetik apartatzeak, demokrazioaren mugak murriztea baitakar.
DENOK HIRITAR/CIUDADANÍA PLENA alderdi politikoa aurkezten dugu, demokrazian oinarrituriko gizarte honetan gizatalde garrantzitsu bati ez zaizkiolako gainerako biztanleei bezalako eskubide hiritarrak errekonozitzen, pertsona horien jatorria dela-eta. 42.000 lagunek osaturiko gizatalde horretan, soil-soilik Europar Batasuneko hiritar direnek, edo Espainiarekin bialdeko tratatua sinatu duten herrialdeetako batekoak direnek –2.200 pertsonak inguru– izango dute aukera hauteskunde hauetan botoa emateko. Eta pertsona horiek, hemen dute beren bizitza-proiektua; ez dira etorri berriak, eta ez dute hemendik alde egiteko asmorik; ez, bederen, gainerako biztanleek duten baino gehiago.
Pertsona horietaz hitz egin nahi dugu, eskubide osoko hiritar izatea ukatzen zaien bizilagun horietaz. Denok iaptzen dugu integrazio hitza guztiaren ardatz gisa, eta pertsona horiei integrazioa esijitzerakoan erabateko adostasuna omen; baina zentzugabekeria da inori integrazioa eskatzea taldekide izatea ukatzen bazaio; beren iritziari eta ekarpenari besteenaren balioa ukatzen bazaie.
Alderdiko partaideak. DENOK HIRITAR/CIUDADANÍA PLENA bertako eta atzerritik etorritako pertsonek osaturiko alderdi politikoa da. Alderdi honen erreibindikazioa eskubide-berdintasuna da. Gure asmoa ez da immigranteek immigranteentzat osaturiko hautagaitza sortzea. Gure iritziz, integrazioak, gizarte batean egoitza duten eta bizi diren pertsona guztien, beren jatorriari begiratu gabe, partaidetza esan nahi du; pertsona guzti-guztien eskubide eta betebeharren berdintasuna. Horregatik uste dugu zentzuzkoa dela alderdi batean biltzea eskubide horietan eta berdintasun osoan sinesten duten pertsona guztiak, jatorriari begiratu gabe.
Hautagai-zerrendak. DENOK HIRITAR/CIUDADANÍA PLENA alderdiak bi hautagai-zerrenda aurkeztuko ditu datozen udal hauteskundeetan, espainiar hiritartasuna ez daukatenei botoa ematen uzten dzaien hauteskunde bakarretan. Donostian, hainbat jatorritako 27 pertsonak, bertakoak eta atzerritarrak, osaturiko zerrenda aurkezten dugu. Atzerritarren artean badago azpimarratu nahi dugun erkidetasun bat: denek dute espainaiar edo europar hiritartasuna; bestela ezinezkoa izango lukete aurkeztea.
Hemen bizitzea aukeratu duten, baina, gu bezalaxe, aspaldidanik hemen finkatu eta bizi diren arren gainerakoen berdinak izatea ukatzen zaien pertsonen eskubideak defendatzen ditugu. Pertsona asko dira ezin dutenak, edo nahi ez dutenak espainiar hiritartasuna hartu, eta horregatik ukatu egiten zaie berdintasuna, kontuan izan gabe gizarte honetako kide direla, eta bertan nahi dutela beren ekarpena egin eta iritzia eman. Guztiz integraturiko pertsonak izan arren, besteok bezlakoxeko bizimodua eraman arren, desberdinatasun kualitatiboa ezartzen zaie. Ez dira eskubide osoko hiritarrak. Eta eskubide politikorik gabe ezin hitz egin daiteke integrazioaz. Hori da Marina Paglialungaren kasua. 47 urteko argentinar hau Seguran bizi da, euskal hiritar batekin ezkondua dago eta alaba bat dauka. Diseinu industrialeko formakuntza zuen baina bizitzak beste lanbide batzuetara bultzatu zuen. Marinak bazuen amona euskaldun bat, Argentinara emigratu zuena, eta euskararekiko maitasuna erakutsi ziona. Horrek eraginda, Euskal Herrira etorri zen euskara ikastera. Lazkaoko Euskaltegian ibili zen hiru urtez ikasle, eta ondoren irakasle. Euskara irakasle izan ondoren, egun Elhuyar Fundazioan dihardu, beti ere euskararekin loturiko lanbidean. Beraren ustez, guztizko bidegabekeria da eskubiderik ez izatea gizarte honetan berdintasunez parte hartzeko. Politikak kezkatzen du; bere herrian eta inguruan gertatzen denaz arduratzen da eta nahiko luke iritzia emateko aukera izan. Baina ukatu egiten diote. Eta Marina ez da salbuespena. Jende asko dago Marinaren egoeran.
Gizarte integratzailea nahi dugu. Norberaren jatorriko herrialdea, erlijioa edo kultura kontuan hartu gabe, eskubide berdindun pertsona gisa onartuko gaituena; kezka eta sentikortasun desberdinak izan ditzakegun arren udal-arazo berberak dauzkagun pertsona gisa. Horregatik, DENOK HIRITAR - CIUDADANÍA PLENA hautagai-zerrenda osatzen dugunok ondoko errebindikazioa hau sustenga dezazun eskatzen dizugu.
DENOK BIZILAGUN. AQUÍ VIVO, AQUÍ VOTO
Denok Hiritar 2011ko apirilak 16an aurkeztu genuen Donostian. Ikusi bideoa
Honen alde egiten dugu
Europar Batasunaz kanpoko atzerritarrei udal hauteskundeetan hautesle eta hautagai izateko izateko eskubidea errekonozitzea eskatzen dugu. Eskubide hau hemen bizitzean oinarrituko da, eta eta ez elkarrekikotasun-akordioen sinatzean. Horrek esan nahi du Konstituzioaren 13.2 artikulua aldatu deharko dela. Ikusi bideoa
Atzerritartasun Legeak eta bere Erregelamenduak legearen aurrean desberdinak diren pertsona-kategoriak ezartzen ditu. Gure gizartean bizi eta lan egiten dutenek eskubide berdina dute legeak modu berdinean trata ditzan; eskubideek ez daitezen egon pertsonen nazio-jatorriaren baitan. Ikusi bideoa
Atzerritar familia askok ezin dute baliatu beren bikote, guraso eta seme-alabekin bizi izateko eskubide oinarrizkoa. Gure helduen ardura hartzen duten emakume immigrante askori ukatu egiten zaie beren seme-alaben zaintza izateko eskubidea, beren jatorrizko herrialdeetan geratu behar izan dutelako Atzerritartasun Legeak familia elkartzeari jartzen dizkion mugak direla-eta. Guk nahi duguna da neskato eta mutiko horiek beren gurasoekin haz daitezen, ikastolara joan eta amonak zain izateko aukera izan dezaten. Espainiako Gobernuari esijitzen diogu langile migratzaile guztien eta beren familien eskubideen babeserako Nazioarteko Konbentzioa sina dezan.
Gaurko egunean ere, krisi ekonomikoa gora-behera, ekonomiaren zenbait arlotan, ezinbestekoak dira bertan lan egiten duten langile immigranteak: pertsona helduen zaintza, etxeko lanak, ostalaritzako eta eraikuntzako zenbait arlo, arrantza, abealzaintzako eta nekazaritzako arlo batzuk… Eta, gehienetan, langile horiek, hemengoak direnek baino lan-baldintza okerragoak jasan behar izaten dituzte, legeak lotu egin dituelako kotizatu beharra eta egoitza-txartela eta lan-txartela berritzeko eskubidea. Hortaz, lan duina izateko, eta lanera beste hiritar guztien baldintza berberetan iritsi ahal izateko eskubidea esijitzea, hiritartasun-esijentzia oinarrizkoak ditugu. Ikusi bideoa
Bertako biztanleek etxebizitza lortzeko daukaten zailtasunez gain, atzerritarrek, bereziki egoera administratibo iregularrean daudenek, baina erregularren daudenek ere, oztopo administratibo ugari gainditu behar dituzte. Egoera hori okertu egiten da oraindik zenbait etxejabek egiten duten diskriminazioarekin: batzuetan ez dute nahi izaten jende immigranteari etxea alokatzea, eta besteetan, haiekin aberasten dira, jende-pilaketa izugarriak eta abusuzko berrakurak onartuz. DENOK HIRITAR hautagaitzak politika aktiboa esijitzen die agintariei, alokairuzko etxebizitza publikoan oinarritua, diskriminazioa amaitzera zuzendua, zeren eta edozein integrazio-prozesuren ezinbesteko ardatza da etxebizitzarako irispidea baldintza duinetan izatea.Ikusi bideoa
Gizarte kohesionatu bat lortzeko ezinbestekoak dira edozein gizatalde bazterrean utziko ez duen politika aktiboak. Udalen eginkizuna da erraztea, eta ez zailtzea, gure herri eta hirietan urte luzeetan bizi izan direnen erroldatzea, sustraitze-txostena eta gainerakoak. Orain arte, immigrante askorentzat legezko egoitzara iritsi ahal izateko ezinbestekoa den sustraitze-txostena egiteko, oinarria legezko betebeharrak izan dira: etengabeko egonaldia, lan-kontratua, eta aurrekari penalik eza. Orain, ordea, badira beste irizpide subjektiboak sartzen dituzten udalak, eta horietan oinarriturik, txosten negatiboak egiten dituztenak. Integrazio-politika bada helburu, egin behar dena da arlo desberdinetan (hezkuntza, hizkuntza, kultura…) dauden baliabideetarako bideak ireki. Baina sustraitze-txosten positiboen baldintza gisa jartzen denean Integrazio-kontratua edo antzeko programentan parte hartzea, hainbat herrialdetako esperientziak erakusten duenez, esklusio-politikei irekitzen zaie. Gisa horretako udal jarduerek, pertsona immigranteen oinarrizko eskubideak urratzen dituzte, hauei bakarrik aplikatzen baitzaizkie, atzerritartasun legeriak –ahobatez diskriminatzailetzat salatua– ematen dizkieten eskumenak baliatuz.
Gure herri eta hirietako bizilagun izatearekin batera lortzen da gizarte-prestazio eta -zerbitzuetarako irispidea. Baina pertsona immigranteek arazo gehiago izaten dituzte prestazio horiek lortzerakoan, nahiz eta jende askok kontrakoa uste duen. Zabaldutako gezurrek besterik badiote ere, immigranteek gastatu baino gehiago ematen dute zenbait arlotan: Ogasuna, Gizarte Segurantza, Osakidetza, Hezkuntza… Ikusi bideoa
Nazionalitatea eskuratzea, kasu askotan, tresna garrantzitsua izan daiteke integrazio-ibilbidea arrakastaz burutu ahal izateko. Baina Espainiako Estatua atzeratuena dabil, Europako Batasun osoan, arlo honetan. Hamar urteko legezko egoitza izateaz gainera, nazionalitatea lortzeko izapideak ia hiru urtekoak izan daitezke. Gainera, pertsonen arteko diskriminazioa dago, beren jatorrizko herrialdeen erabera. Epe luzeegi horiek eta diskriminaziozko tratu hori onartezinak dira eta zuzendu beharrekoak.
Berdintasuna ezberdintasunen gainetik dagoelako uste sendoan oinarrituriko hezkuntza-politika sustatzea nahitaezkoa da. Arrazakeriak eta gizarte-bazterketak planteatzen duten hezkuntza- arazoaren irtenbidea ez da, ez soilki ez nagusiki, kultura-aniztasunaren aurreko tolerantzia handitzea, baizik eta aniztasun hori bazterketa sozialaren aitzakitzat (eta legitimaziotzat) erabiltzeari uztea. Hiru berdinatasun mota hauek bermatuko dituen hezkuntza-sistema sustatu behar da: berdintasuna beharrezko baliabideetan, berdintasuna aukeretan, eta berdintasuna gaitasun mailetan. Ikusi bideoa
Donostiako hautagaitza
Argentinarra eta EHUtik historian lizentziaduna, duela hamar urte bizi da Donostian. Etorkin gehienen antzera iritsi ondorengo lehen urteetan, zaintza eta ostalaritzako lanak egin behar izan zituen. Gipuzkoako SOS arrazakeriako kidea da duela bost urte eta gau egun Gizarte Integrazioa ari da ikasten. Donostiara iristean bazterkeria pairatu zuen etxebizitza bat alokatzerako orduan eta beste hainbat diskriminazio bizi zituen. Horrek bultzatu zuen integrazioaren alde eta arrazakeriaren aurkako borrokara.
Donostian bizi da argentinar hau duela 10 urte. Río de Janeoro Iunibertsitate Federalean Antropologian Doktorea; Buenos Airesko Unibertsitaean Antropologian Lizentziaduna eta EHUko Unibertsitate Aditua Migrazio eta Kulturarteko Bitartekaritzan. Duela sei urte Donostiako Udaleko Kulturarteko Bitartekaritza Zerbitzuko Koordinatzailea da. Antropologiaren militantetzat jotzen du bere burua. Bere Doktoretza tesia Euskal Herriko lurraldeko eta gizarteko mugei buruz egin du.
Senegaldarra eta lege-aholkularia Donostiako Cáritasen. Duela 10 urte bizi da Donostian. Ezkondua dago eta bi seme-alaba ditu, bi eta bost urtekoak. Dakarreko Unibertsitatean Zuzenbidean Lizentziaduna eta EHUko Ingurugiro-Zuzenbideko Masterra du eta IVAPeko Hirigintzan Masterra ere bai. Biltzen Eusko Jaurlaritzako Bitartekaritza Zerbitzuarekin kolaboratzen du.
Turkiatik etorri den Sukru Karakus artista orain dela hamasei urte Tolosan bizi da. Arte ederretan lizentziaduna, emakume euskaldun batekin dago ezkondua eta bere hamalau urteko semeak euskara, gaztelania eta turkiera hitz egiten ditu. Sukruk bere bizitza-eskarmentua agertzen du margo-lanetan. Orain urrun ikusten ditu hona iriritsi zeneko urte “konplikatu” haiek, eta “integratuago” et “lasaigo” ikusten du bere burua. Artearen bidez, “leiho bat zabaldu nahi mundura". Gainera, Real Sociedad taldearentzat itzultzaile gisa lan egiten du turkiar jatorriko jokalariak direla-eta.
Bergaran jaioa. Gipuzkoako SOS Arrazakeriaren sortzaileetakoa da eta Donostiako SOS Arrazakeriaren Informazio eta Salaketa bulegoan aholkolaria da 1991az geroztik. Migrazio modernoen inguruan egiten du lan eta migrazioak, integrazioa, laizitateat eta beste hainbat gairi buruzko artikulu eta saiakeren egilea ere bada. Frankoren diktadura garaian, 1968tik Amnistia Legea aldarrikatu arte 19977an errefuxiatu politikoa izan zen Parisen. Bertan Renaulteko fabrikako langile izan zen.
Hernaniko hautagaien aurkezpena
Aurkezpenean parte hartuko dute hautagai diren pertsonak (etorkin eta bertakoak)eta kanpainari euren atxikimendua eman dioten beste asko (Hernaniko gizarteko hainbat esparrutan esanguratsuak diren pertsonak).
ATXIKIMENDUAK
1. MAIALEN LUJANBIO (Bertsolaria).
2. TOMAS ALONSO IRURZUN (Hogar del Jubilado : Goiz-Eguzki).
3. NAGORE ZUBELDIA URKOLA (Dobera : Langilea).
4. JOXAN GOIKOETXEA MARITXALAR (Musika Eskola Publikoa).
5. MERTXE JIMENEZ LOPEZ (Berriak : Secretaria)
6. URKO APAOLAZA AVILA (Historiador).
7. IRANTZU JAUREGI ARTOLA (Berdintasun Teknikaria).
8. JOSE LUIS APERRIBAI MADINABEITIA (Párroco).
9. ITZIAR PAGOAGA SORALUZE (Langile I. -B.H.I.- : Ikasketa burua)
10. RICARDO RAMOS ALBA (Fútbol : Presidente C.D.H.).
11. KONTXI URNIETA ISASA (Instituto : Zuzendaria).
12. JUAN RODRIGUEZ LARBURU (H.C. Rugby : Presidente).
13. PILI ALKORTA IRAZUSTA (Inmaculada : Profesora).
14. MIKEL VON WICHMANN PAVLETICH (Korrikalaria-Estudiante).
15. MIREN ETXEBERRIA AGIRRETXE (Elizatxo I. : Aholkularia)
16. RUFINO REKALDE ARANZABAL (Hernaniko Pelota Delegatua).
17. TXARO UNZILLA ATXOTEGI (Danza Contemporänea : Irakaslea).
18. ANE VILLAVERDE GARCIA (Korrikalaria-Estudiante).
19. JUANJO URIA ZUBIARRAIN (Alkate Ohia).
20. MALORES ETXEBERRIA ARRSE (Euskara Teknikaria).
21. JOXAN REKONDO SANZ (Alkate Ohia).
22. MAIALEN APEZETXEA LUJANBIO (Txoko Feminista-Gazte Asanblada).
23. AGUSTIN EZPONDA IRIZAR (Alkate Ohia).
24. RAKEL GONZALEZ MARTIN (Bibliotecaria).
25. MANU IRADI URDANPILLETA (Productor de manzana).
26. ANIA IBARGUREN KINTANA (Kanta-autora).
27. INAXIO SANZ ZALAKAIN (Mendiriz Mendi).
28. ELU GARCIA GARCIA (Abogada).
29. JAVIER HERNANDEZ RUIZ DE LARRINAGA (LAB : Sindikalista).
30. TXEMI APAOLAZA BERAZA (U.P.V. : Profesor Antropólogo).
31. IONE EGAÑA SAROBE (STEE-EILAS : Irakaslea).
32. MIGUEL VON WICHMANN DE MIGUEL (Médico).
33. MARCOS TOLOSA OIARBIDE (Osakidetza : Médico Squiatra).
34. JESUS UZKUDUN ILLARRAMENDI (CC.OO. : Sindikalista).
35. ISABEL CASCO COSTA (Merkataria).
36. JOSE Mª DIEZ LOPEZ (U.G.T. : Delegado Comarcal).
37. ANDONI TOLOSA GOIKOETXEA (“Morau”).
38. MIKEL LASKURAIN AGIRRE (Aktorea).
39. MAITE TXIBITE BENGOETXEA (E.S.K. : Delegada Sindical).
40. JOSEPH LINEHAN LYNCH (Traductor).
41. NIKO LIZEAGA URDANPILLETA (Aktorea).
42. NAGORE LEGARRETA ALZELAI (Argazkilaria).
43. EÑAUT AGIRRE GOIA (Kazetaria).
44. PATXI APEZETXEA AGIRRE (txistularia).
45. JOXAN RODRIGUEZ ORMAETXEA (Kristau Ebangelikoa).
46. ITSASO LEKUONA TRANCHE (Estudiante).
47. MIGUEL JIMENEZ LOPEZ (AA.VV. : Latsunbe).
48. MAITE BILBAO DE USTARAN (AEK : Irakaslea).
49. XABIER HUIZI EGILEOR (Anti-militarista).
50. CONSUELO AYERBE CORTADI (Resp. Catequesis).