
Atzerritarrentzako Erretentzio Zentroa. Hendaiako komisaldegian, Irun eta Hendaia arteko Santiagoko zubia pasa eta berehala.
Atzerritarrentzako Erretentzio Zentroetan giltzaperatzen dituzte egoera irregularrean, paperik gabe dauden etorkinak.
Paperik ez izatea falta administratibo bat izan arren, ez baita delitua, praktikan gartzelak diren zentro hauetan atxikitzen dituzte egoera irregularrean harrapatzen dituzten atzerritarrak.
Estatuan 13 Erretentzio Zentro daude: Algeciras, Bartzelona, Fuerteventura, Lanzarote, Madril, Malaga, Murtzia, Tarifa (Goardia Zibilaren 'Isla de las Palomas'), Tenerife, Valentzia, Ceuta - Calamocarro, Melilla eta Madrilgo aireportua.
Erretentzioa 60 egunekoa izan daiteke espainiar estatuan. Europako zenbait herrialdetan 180 egunera iristen da, legeak ezartzen duen epe maximoa.
Atzerritarrentzako Internamendu Zentroak (prentsa dossierra)
Atzerritarrentzako Internamendu Zentroak (laburpena)
Gizarte zibilari eta kazetariei informazio eskubidea ukatua Atzerritarrentzako Internamendu Zentroetan
"Eskubidea ez dadila AIZ sarreran gelditu" plataformaren balorazioa Barne ministerioak eginiko auarudiaren zirriborroari