2012ko Biltzarra


SOS Arrazakeriaren 2012ko Biltzarra

2013ko urtarrilak 26. Donostia

Immigrazio gaiei errepasoa, egindako jarduerei gainbegiratua, boluntario berriei ongi etorria eta atzerritartasunari eta diskurtsoari dagokionez, emango diren urratsei buruzko gogoeta. Eta jakina, hori guztia 20 urte betetzera goazela ahaztu gabe!

Hotzari eta euriari aurre eginez, bildu ginen larunbat goizean Kristina-Enean, 2012ko migrazioaren balantzea egitn eta 2013ak ekar dezakeena aztertu eta eztabaidatzeko, eta baita SOS-ek joan den urtean zehar egindako jarduera garrantzitsuenen errepasoa egiteko ere.

Giro lasai eta informalean gai serio bezain zailez hitz egiteko aukera izan zen, hala nola, batez ere egoera irregularrean dauden pertsonak kaltetu dituen osasun alorreko murrizketak, populazio immigrantearen profilak, politika instituzionalak, murrizketak… Horrekin batera, baita Bizilagunak-Gipuzkoa Solidarioa eta Zurrumurruen aurkako Tailerren nondik norakoak ere, besteak beste.

Agustín Unzurrunzaga: “Krisi honetatik guztiok elkarrekin atera behar dugu”

Agustín Unzurrunzagak urte migratzaileari errepasoa eginez hasi zuen goiza. Bere aburuz, itxura guztien arabera, 2013an zehar krisiak larriagotu egingo du biztanleria etorkinaren zati handi batek pairatzen duen ezegonkortasuna. Jakina, bizi baldintzen etengabeko hondatzeak pertsona guztiengan du eragina, edozein jatorri duela ere, baina batez ere, populazio etorkinarengan. Hori dela eta, “guztiok elkarrekin atera behar dugu guztiok erasaten gaituen krisi honetatik”. Hori izan zen, oro har, Unzurrunzagak 2012ko migrazioaren balantzea eta 2013rako aurreikuspenen harira egindako hitzaldiaren ardatza.

Profilak. Unzurrunzagak ezinbestean kontuan eduki beharreko oinarrizko datua eman zigun. Gipuzkoan bizi den populazio etorkinari erreparatuz gero, gehienen egoera egonkorra dela baiezta daiteke, hau da, bere proiektu migrazioa bezalaxe, gelditzeko etorri dira asko. Bestalde, espainiar Estatuarekin alderatuta, erroldatutako etorkinen tasa Euskadin baxuagoa da. Izan ere, hemen etorkinen % 6,5 dago erroldatuta, Espainian bataz bestekoa %12koa den bitartean.

Hala ere, nahiz eta pertsona etorkin kopuru handi baten egoera administratiboa egonkorra aipagarria izan, irregulartasunak elementu azpimarragarria izaten jarraitzen du. Izan ere, Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta dauden 46.00 pertsona ingurutik, gutxi gorabehera 39.000k egoitza baimena dauka. Aldiz, 7.000 lagun inguru egoera administratibo irregularrean dago, horrek eskubideei dagokienez dakarrenarekin.

Gainera, erregularizazio prozesuez hitz egiterakoan, Unzurrunzagaren ustez, oraindik ere arraigoak edo errotzeak jarraitzen du izaten erregularizatzeko bide nagusia, bai Gipuzkoan eta baita Bizkaian ere. Horrek esan nahi du krisia gogorra izanda ere, badaudela lan esparruak, batez ere prekarioak eta zerbitzuen alorrean (etxeko lanak eta ostalaritza). Dirudienez, errotze sozialak jarraituko du izaten 2013an lan baimena eta hasierako egoitza baimena lortzeko bidea, batez ere Gipuzkoan. Gizarte eta ekonomia mailako zailtasun handiak baldin badaude ere, Gipuzkoan bizi den etorkin ehuneko handi batek egonkor samarra izaten jarraitzen du, alegia, epe luzerako proiektua eta egonaldirako borondate argia du.

Politika insituzionala. Aurten immigrazioak ez du espainiar Gobernuaren politiken atentzioa erakarri Unzurrunzagak azaldu zuenez. Alderdi Popularra auzi honekiko “ikusezin” egon dela iritzi zion eta gaineratu zuen Inmigrazio Idazkaritza pasiboa izan dela, apenas proposatu duela neurri berririk eta “egindako bakarra okerrera egiteko izan da gainera”.

Zentzu honetan, esan zuen Estatuko Gobernuari gehien interesatu zaiona immigrazio fluxuen kontrola izan dela eta hauek, egungo egoera ekonomikoa ikusita, bakarrik erregulatzeko joera izan dutela. Alegia, krisiak berak erregulatu du nolabait migrazio fluxuen kontrola. Etorri diren pertsonen kopuruak beherantz egin du eta gorantz irten den jendearenak eta beheranzko erregulazio hau aski izan da Gobernuarentzat, hori dela eta, gai hau bigarren mailara pasa da. Bere ustetan, “datozen urteetarako migrazioetan joera nagusia ere anbibalentzia hori bera” izango da.

Gelditasun instituzionalarekin jarraituz, azpimarratu zuen egoera irregularrean dauden pertsonak kaltetu dituen murrizketak ez direla Atzerritarren Legearen eskutik etorri, baizik eta osasun arloa erregulatzen duten legeen erreformaren eskutik. Hau guztia dela eta, 2013rako migrazio politikei buruzko perspektibak “inkognitatzat” jo zituen. Euskadiri dagokionez, esan zuen ez dela ezagutzen Eusko Jaurlaritzak Immigrazio Zuzendaritza izango ote duen, baina litekeena dela ez eratzea.

Foru-politikari dagokionez, esan zuen alor honetan Diputazioak martxan jarritako jarduera “jatorri anitz herri bat” kontsigna edo ideiaren barruan kokatu dela. Asistentzia sanitariorako eskubidea gauzatzeko arazoak izan ditzaketen pertsona atzerritarren salaketak jasotzeko telefonoa eta webgunea izan dira ekimen zehatzenak. “Jarduera honetan parte hartu dugu, nahiz eta hainbat zailtasun izan dugun. Izan ere, Diputazioarentzat erabakigarriena zen argi uztea zein aterkipean gauzatzen ziren ekimen hauek, alegia “jatorri anitz herri bat”. Zilegi da aterki hori bultzatu nahi izatea, baina gu ez gaude hor. Guretzako arazoa beste bat da: marko horretatik at gaudenok aurkitu al ditzakegu lotura puntuak, aterki barruan daudenekin lantzeko moduko gauza zehatzak? Esperientziak diosku alor batzuetan beste batzuetan baino errazagoa izango dela. Beraz, ahal dugunetan eta eroso gaudenetan landu egin beharko genituzke. Posible izango ez balitz, gurearekin jarraitu”.

Osasun arloan egon diren politika murrizketei dagokienez, 2.000 urtean errekonozitu zen atzerritarrentzako osasunerako eskubidea eta Eusko Jaurlaritzak esparru honetan hartutako neurriak ekarri zituen gogora. Horren harira esan zuen behin betiko osasun txartela lortu ahal izan aurretik urte beteko erroldatzea eta behin behineko txartela ezartzeak ekarri duena izan dela “praktikan asistentziarik gabe inor ez uztea”. Auzitegi Konstituzionalaren Autoak gobernu autonomikoaren ekimena babestu izana “norabide interesgarritzat” jo zuen. Izan ere, bere irudiko, Auzitegi Konstituzionalaren Autoan badaude bi elementu azpimarragarri: pertsona izanagatik mantendu da eskubidea, jatorria edozein delarik ere. “Pertsona baten osasun laguntza hausteko, pisu handiko arrazoia agertu behar da eta hori espainiar Gobernuak ez du frogatu. Eskubide hori ukatzeak ez dakar inolako onurarik osasun publikoari dagokionez, eta gainera ezin izan dute demostratu neurri horrekin aurreztu egiten denik”.

Egoera irregularrean dauden etorkinak osasun txartelik gabe utzi dituen osasun erreforma ezartzeak “kaosa ekarri du Estatu osoan”. Bederatzi autonomia erkidegok Estatuko Gobernuak dioena ezarri dute, hau da, asistentziarik gabe utzi ditu. Beste hiruk sarbidea leuntzea erabaki dute, diruz lagundutako sistema ezarriz eta azkenik, beste lau erkidegok, Euskadi barne, formula ezberdinez baliatuz eskubidea mantentzea erabaki dute. Azken finean, egungo ikuspegia ondorengoa da: non bizi zaren izango duzu ala ez asistentzia eskubidea.

Bestalde, esan ohi da gure demografia epe luzera eutsiezina dela. Hori da hain zuzen 40 eta 50 urtera begira egiten diren proiekzioen laginek diotena. “Baina epe luzerako etorkizun katastrofiko hori, prentsa titular asko sortu baditzake ere, kontu handiz hartu behar da. Batetik, proiekzioak direlako, eta ez errealitateak. Bestetik, izugarri zaila delako, ezinezkoa ez esate arren, orain erabakitzea zein arazo sortu daitezkeen 2050 urtean”.
Azkenik, ageria den ongizate estatuaren deuseztatzearen aurrean, Unzurrunzagak esan zuen pertsona guztientzako laguntza soziala bermatu dezakeen sistema bakarra sistema publikoa dela eta hori errebindikatu egin behar dela.


Mikel Mazkiaran: “Aniztasunean eragin behar da, atzerritartasuna albo batera utzi gabe”

Gipuzkoako SOS Arrazakeriak aurki 20 urte beteko dituela gogoratu ondoren, Mikel Mazkiaranek SOS-en urteotako lorpen gisa azpimarratu zuen “hanka bat atzerritartasunean eta bestea diskurtsoan edukitzen jakin duela”. Autokritikarako tartea hartuta, nabarmendu zuen diskriminazioak gainditu gabeko irakasgaia izaten jarraitzen duela. Zentzu honetan aipatu zuen salaketa eta diskriminazioarekin zerikusia duten gaietan ez dela behar besteko eraginik izan. Hori dela eta, aniztasunaren aldeko apustua egitearen alde agertu zen, beti ere atzerritartasuna albo batera utzi gabe.
Gipuzkoako SOS Arrazakeriaren hasierako urteen errepaso laburra egin ondoren, laurogeita hamarreko hamarkada nabarmendu zuen Atzerritartasun Legearen inflexio puntu gisara. Hain zuzen, orduan hasi baitzen immigrazioa agenda politikoaren barruan txertatzen. Horrek esan nahi zuen, SOS, 93 urtetik aurrera egindako lanari esker, “erreferente bilakatuz joan zela eta horrenbestez, Administrazioarekin harreman handiagoa izan behar zuela”.
Ordutik egindako bidean betebehar eta gatazka berriei egokituz joan da SOS. Hasiera hartan Txaran zegoen bulegoan ekin zioten lanari eta Koro Erdoziaren lana azpimarratu zuen batez ere, bera izan baitzen, Mazkiaranek aburuz, bultzatzaile nagusia. Carmen Martí ere ekarri zuen gogora, bere lanari esker martxan jarri baitziren kulturarteko-aretoak. Oraingo testuinguru berri honetan elkarbizitzaren esparruari heldu behar zaio. Izan ere, “gipuzkoar gizartean dagoen aniztasunak beste modura lan egitera behartzen gaitu”. Horren adibide dira Bizilagunak-Gipuzkoa solidarioa ekimenak. Azken finean lortu beharrekoa litzateke elkarren ondoan gatazkarik gabe bizitzetik elkarrekin bizitzera pasatzea.

Silvana Luciani. Ekimenez betetako 2012aren errepasoa

Silviana Lucianik, SOSek 2012an martxan jarrirako jardueren berri eman zuen. Asko samar dira denak aipatu eta aurkezteko, baina patxadaz begiratu ditzakezue MUGAK/SOS Arrazakeria webgunean. www.mugak.eu


Karlos Ordoñez: boluntarioak sendotzea SOSen erronketako bat

Karlos Ordoñezek azkenaldian SOS Arrazakeria erakundearen barruan boluntarioak hartzen ari den garrantzia azaldu zuen. Horren harira boluntarioak “SOSek aurkeztu dituen jarduera guztien eragile bihurtuko” direnaren segurtasuna agertu zuen. Berriki Donostian eratu den boluntario taldeari dagokionez, esan zuen “erronka berriei aurre egiten jakingo duen SOSeko talde bat gehiago” izan dadila espero duela.

Azkenik, hausnarketarako eta parte hartzeko tartea ere egon zen. Talde lanean Bizilagunak eta Zurrumurruen aurkako Tallerren ahuleziak eta puntu sendoak errepasatu ziren. Horra hor Batzarrak nabarmendu zituen puntuak:

Talde lana

Bizilagunak: Esperientzia onuragarritzat jo zuten guztiek, arrazoi ezberdinak zirela medio:
• Ekimena aldez aurretik hedatu izana egokia izan zen.
• Sare berriak sortu eta beldurrak eta aurreiritziak hausteko baliagarria.
• Erakundeak, eskolak eta liburutegiak sentsibilizatzen lagundu zuen.
• Errealitate ezberdinak ezagutzeko aukera egokia.
• Bizilagunak eta Gipuzkoa solidarioa ekimenak jarraian egitea egokitzat jo zen
• Bereziki baikortzat jo zen bazkaria etxe barruetan antolatzea.
• Etxe barrua elkar ezagutzeko gune egokiagoa gune neutroa baino.
• Tresna erraz samarra martxan jarri ahal izateko.
• Pertsona etorkinen parte hartzea bereziki esanguratsua.

Hobetzeko:

• Webguneak eskaintzen zuen informazioa ahula eta nahasi samarra
• Aurretik egindako difusioa ez da behar bezain ona izan. Kontzeptuaren inguruan nahasmendua egon da eta horrek hainbat jende geldiarazi du.
• Eskolatan jakitera emateko ahalegin berezia egin beharko litzateke. Epe ertain eta luzera, eskola nola inplikatu aztertu.
• Malgutasun handiagoa proposatu, familia mistoek ere parte hartu ahal izan dezaten.
• Bizilagunak eta Gipuzkoa solidarioa ekimenak hain jarraian ez antolatzea egokiagoa izan liteke.
• Bazkaria egin aurretik elkar ezagutzeko modu leunago bat proposatu.
• Bertakoek errezelo handiagoak agertu dituzte etorkinek baino izen ematera animatzerako orduan.
• Deialdia sindikatu, elkarte eta abarri zabaltzea proposatu zen.
• Familiez gain, lagunarteek ere izan dezatela parte hartzeko aukera.
• Bazkaria ez dadila egun batera mugatu.
• Saiatu feed back handiagoa egon dadin, eta dinamizatzaileen etxeetan ere bazkariak egin daitezen.
• Familia gehiago inplikatzeko estrategiak aurkitu.
• Aurten parte hartu duten familiak datorren urtean ere parte har dezaten saiatu.
• Bideo batean jaso familiek bazkariari buruz izan zituzten inpresioak.


Zurrumurruen aurkako tailerrak
• Zurrumurruen aurkako tallerak toki gehiagotan antolatzea: Osakidetzan, Lanbiden, eskolatan eta abar zurrumurruen aurkako ahalik eta eragile gehien trebatu ahal izateko.
• Teknologia berriez baliatzea zurrumurruak bertan behera uzteko.
• Zurrumurruen aurkako publizitatea egin eta osasun zentro eta bestelako zurrumurru guneetara eramatea.
• Trebatu diren pertsonei zeregin jakin bat ematea.
• Zurrumurruen aurkako egunkari bat argitaratzea.

Donostia, 2013ko urtarrilak 26

        Bizilagunak21

  Trabajadoras

Zurrumurru Ez Logotipo Fondotransparente 08 1

Valla

Fotografía Amnistía Internacional

Banner Docu Sos Eusk

Colabora

Colabora económicamente con SOS Racismo de la forma que tú prefieras:

Socios Eu

Mugak aldizkaria

01recortada

2012 Urteko Txostena

Inf An Sos12 Web